Biodibertsitatea eta Taxonomia: Bizitzaren Antolaketa

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,44 KB

Espezien suntsipena: Eboluzioa etengabeko prozesua da. Ingurunea oso bizkor aldatzen denean, ongi egokituta ez dauden eta, beraz, eskura dituzten baliabideak ustiatzen trebeak ez direnez, organismoak galdu egiten dira.

Biodibertsitatearen garrantzia: Izaki bizidunei dagokienez, espezie bakoitzak bere eginkizuna du biosferan. Biodibertsitateak harremanak ugaritzen laguntzen du; ez soilik espezieen artean, baita horien eta beren ingurune abiotikoaren artean ere. Egonkortasuna handitzen du horrek, eta, horregatik, espezie guztiak behar dira biosferaren orekari eusteko.

Biodibertsitatea: Izaki bizidunen artean espezieen dibertsitateari, espezie baten barruko dibertsitateari (dibertsitate genetikoa) eta, orobat, ekosistemen dibertsitateari deritzo.

Taxonomia: Izaki bizidunen nomenklaturaz eta sailkapenaz arduratzen den zientzia da. Kategoriak hauek dira: espeziea eta generoa; familia eta ordena; klasea eta erreinua. Izaki bizidun jakin batek izen desberdinak izaten ditu herriaren arabera; normalean, izen arruntak anitz dagozkio espezie bati. Izen zientifikoa latinezko bi hitzez dago osaturik: lehena letra larriz eta bigarrena letra xehez.



Izaki bizidunak dagokien erreinuan sailkatzeko gako sinplifikatua

1. Zelula prokariotoz osatutako izaki bizidunak……….. Eubakteria

2. Zelula eukariotoz osatutako izaki bizidunak…………2

2. Zelula anitzeko izakiak, hots, mota askotako zelulez osatuak eta ehunetan, organotan eta aparatuan antolatuak…..3

2. Zelula bakarraz edo bat baino gehiagoz osatutako izakiak, baina aurreko aukerako izakien zelula-dibertsitatea edo zelulen antolamendu-mailara iristen ez direnak….4

3. Eguzki-argia atzematen duten eta haren energiaz ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa molekula organiko bihurtzen dituzten izakiak (autotrofoak)…..Landare

3. Beste organismo batzuetatik edo haien hondakinetatik elikatzen diren izakiak (heterotrofoak).....Animalia

4. Guztiak heterotrofoak. Materia organikoaren gainean bizi dira, eta, hura zeluletatik kanpo digeritu ondoren, xurgatu egiten dute (zelulaz kanpo digestioa)…..Fungi

4. Batzuk autotrofoak eta beste batzuk heterotrofoak. Heterotrofoek materia organikoa atzematen dute, eta zelulen barruan digeritzen (zelula barneko digestioa)….Protoktista

Entradas relacionadas: