Bioelementuak eta Biomolekulak: Bizitzaren Oinarri Kimikoa

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,32 KB

Zer dira bioelementuak?

Bioelementuak materia bizia osatzen duten elementu kimikoak dira. Organismoen masa totalari egiten dioten ekarpenaren arabera, hiru taldetan bereizten dira: primarioak, sekundarioak eta oligoelementuak.

Bioelementu primarioak

  • Ugarienak dira, organismoaren pisuaren %98 inguru.
  • Ezinbestekoak dira biomolekula organikoak zein ez-organikoak eratzeko.
  • Elementuak: O, C, H, N, S eta P.

Bioelementu sekundarioak

  • Primarioak baino proportzio txikiagoan agertzen dira (%2).
  • Gatz mineralak eratzen dituzte, katioietan eta anioietan disoziatuta.
  • Funtzio garrantzitsuak:
    • Eskeleto-egiturak eratu.
    • Oinarrizko gradiente ionikoak sortu nerbio-bulkadaren eroapenean.
    • Muskuluak uzkurtu.
    • Oreka osmotikoari eutsi.
    • Makromolekuletako kargak neutralizatu.
  • Elementuak: Mg, Ca, Na, K eta Cl.

Oligoelementuak

  • Oso kantitate txikian agertzen dira (< %0,1), baina funtzio katalitikoak betetzen dituzte; beraz, ezinbestekoak dira.
  • Izaki bizidunetan 60 inguru isolatu diren arren, 14 soilik agertzen dira bizidun guztietan.
  • Elementuak: Fe, Mn, Cu, Zn, F, I, B, Si, V (banadioa), Cr, Co, Se, Mo (molibdenoa) eta Sn.

Karbonoaren (C) garrantzia

  • Gai da, beste atomo batzuekin, bi lotura kobalente oso egonkor baino gehiago eratzeko.
  • Lau lotura oso egonkor eratu ditzake eta konplexutasun handiko egiturak sortzen ditu (hiru dimentsioko egiturak C-C loturen bitartez).
  • Ugaria da lurrazalean, atmosferan eta hidrosferan, O, H eta N bezala.
  • Gai da O eta H-arekin elkartzeko.

Zer dira biomolekulak?

Biomolekulak materia bizia osatzen duten molekulak dira eta bioelementuz osatuta daude.

Sailkapena eta talde funtzionalak

1. Biomolekula ez-organikoak

  • Materia bizigabean eta bizian agertzen dira, baina proportzio desberdinetan.
  • Egitura biokimiko bakuna dute.
  • Ez dute C-C eta C-H loturarik.
  • Adibideak: Ura (H2O) eta gatz mineralak (NaCl, CaCO3, Ca3(PO4)2).

2. Biomolekula organikoak

  • Bakarrik materia bizian agertzen dira, karbono-katez osatuta daude eta funts-gai izenez ere ezagutzen dira.
  • Kate hidrokarbonatuak dira.
  • Molekula linealak, adarkatuak edo ziklikoak izan daitezke.
  • Gehienak makromolekulak dira (polimeroak).

Gluzidoak

  • Osaketa: C, H eta O-z osatuta.
  • Talde funtzionala: Hidroxiloa eta karboniloa (aldehidoa eta zetona).

Lipidoak

  • Osaketa: C, H eta O-z osatuta.
  • Talde funtzionala: Karboxiloa, esterra eta fosfatoa.

Proteinak

  • Osaketa: C, H, O, N eta S-z osatuta.
  • Talde funtzionala: Karboxiloa, aminoa, amida eta tiola.

Azido nukleikoak

  • Osaketa: C, H, O, N eta P-z osatuta.
  • Talde funtzionala: Aminoa eta fosfatoa.

Entradas relacionadas: