Bioenergetika eta energia-sistemen azalpena

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Bioenergetika

Bioenergetika izaki bizidunengan ematen diren energia-transformazioak ikertzen dituen zientziari deritzo. Energia-mota desberdinak daude: kimikoa, mekanikoa, argiarena, termikoa, elektrikoa eta nuklearra. Gure organismoan energia kimikoa mekaniko bihurtzen da, adibidez mugimendua sortzeko.

Energia-sistemen aurkezpena

Energia emateko hiru sistema nagusi daude, eta ariketa motaren arabera nork bere garrantzia izaten du:

1. Sisteman: ATP-PC (fosfageno sistema)

Iraupen laburreko eta intentsitate handiko probak: jardunaldia laburra izaten da, 6 s baino gutxiagokoa eta intentsitate handikoa. Energia ATParen eta fosfokreatinaren (PC) bidez ematen da. Prozesu hori anaerobiko alaktikoa deritzo (O2 gabe).

  • PC ez da zuzenean erabiltzen den molekula; energia azkar ematen du.
  • Biokimikan: PC + ADP → ATP + Cr (Cr = kreatina).
  • Ahalegin mota horretan, fibra azkarrek (zuriak) hartzen dute parte. Horregatik, fibra mota horiek gehiago dituzten kirolariek errendimendu hobeak lor ditzakete.

2. Sisteman: Anaerobiko laktikoa (glukolitikoa)

Energia-mota hau zenbait probatan behar izaten da, adibidez atletismoko 400 m bezalako saioetan. Ariketa mota horretan, energia glukosatik eta glukogenotik lortzen da batez ere; glukolisiaren bidez azido laktikoa eta ATPa sortzen baitira. Horrela, ATP azkar sortzen da. Prozesua anaerobiko laktikoa da.

Azido laktikoko maila altuenak eta azkar metatuak 60–180 s bitarteko ariketetan lortzen dira.

3. Sisteman: Sistema aerobikoa (epe luzera)

Sistema aerobikoa: erreakzio aerobikoek (O2 behar dutenek) energia-transferentziaren azken urratsak dakartzate. Sistema hau nagusitzen da, oro har, ariketa fisikoa 2–3 minututik gora luzatzen denean. Sistemak glukosa, gantzak eta proteinak erabil ditzake erregai gisa.

Denbora zehatz batean sortzen den energia kopurua glukosatik lortzen dena gantzetik lortzen dena baino handiagoa izan daiteke, egoeraren arabera.

Energia-sistemen arteko elkarreragina

Ariketan bildutako energia, sistemek egiten duten lana etengabeko nahasketaren ondorioa da: transferentzia motak bata bestearen gainean sarritan agertzen dira. Ariketa desberdinetan, sistema bakoitzak duen ekarpena desberdina izango da.

Oxigeno-kontsumoa eta ariketaren hasiera

Ariketa fisiko bat egiten dugunean, mugimendua sortzeko behar diren erreakzioak gertatzeko oxigeno gehigarriaren beharra sortzen da. Ariketaren lehen fasean zehar O2 kontsumoa azkar igotzen da; ondoren meseta bat agertzen da eta, ariketa amaitu arte, gutxi gorabehera egonkor mantentzen da. Meseta honek lanean dauden muskuluek eskatzen duten energiaren eta ATP ekoizpenaren erritmoaren arteko oreka adierazten du.

Entradas relacionadas: