Bioetika, Eutanasia, Estatua, Utopia, Demokrazia Liberala eta Makiavelo: Definizioak eta Kontzeptuak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,24 KB
Definizioak eta Kontzeptuak
4. Definizioak
Bioetika (2x): Etikaren arlo hau zientziaren eta osasunaren, ugalketaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloetan teknika aplikatzeko orduan sortzen diren auzietan erabiltzen da.
Eutanasia: 'Heriotza ona' esan nahi du. Helburua da gaixo bati sufrimendu jasangaitzak edo bizitza bitarteko artifizialekin luzatzea ekiditea. Eutanasia gaixo baten baimenarekin edo baimenik gabe egin daiteke.
Estatua (2x): Gizarte antolatua, lurralde jakin batean gizarte-entitate iraunkorra osatzen duena eremu politikoan eta juridikoan, eta gobernu baten agintaritzapean dagoena helburu jakin batzuk lortzeko. Estatua 3 elementuk osatzen dute: lurraldea, biztanleak eta boterea.
Utopia: Pentsatzen edo proposatzen den unean gauzatu ezin daitekeen proiektu, ideia edo sistema. 'Utopia' hitza grezieratik dator eta 'existitzen ez den lekua' esan nahi du.
Demokrazia liberala (2x): Gobernatze modu bat da, eta demokrazia ordezkatzaile batean datza. Gobernatze modu horretan, hautatutako ordezkariek erabaki politikoak hartu behar dituzte legeak errespetatuz, eta, normalean, eskubideen eta askatasunaren babesa arautzen duen konstituzioa izaten dute oinarri.
6. Makiavelo
Erabat aldatu zuen politikaren kontzeptua. Kontzeptu tradizionalaren arabera, arrazoiaren eta justiziaren arabera gobernatzeko artea da politika; eta kontzeptu berriaren arabera, boterea lortzeko eta botereari eusteko artea da. Bitartekoak beti eraginkorrak izatea ezinbestekoa da. Garrantzitsuena emaitzak dira, eta politikari dagokionez, bitarteko kaskarrak desegokiak dira. Makiaveloren ustez, gizakia gaiztoa da izatez, eta, horregatik, gobernatzaileak ezinbestean zenbait prozedura baliatu behar ditu. Makiavelok dio herritarren segurtasuna boterearen bidez bakarrik ziurta daitekeela, eta adierazten du eraginkortasuna eta moralki zorrotza izatea ez direla beti bateragarriak. Boterea da, Estatuaren bidez gauzatua, salba gaitzakeen bakarra, eta, horregatik, defendatu egin behar dugu. Bitartekoek bete beharreko baldintza bakarra hau da: Estatua ziurtatzeko eraginkorrak izatea, Estatuak ezarritako ordenak bakarrik berma baitezake bizikidetza.