Biokimikaren Oinarriak: Bioelementu eta Biomolekulak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB

Bioelementuak

Materia osatzen duten elementu kimikoak dira. Hiru mota bereizten dira:

  • Lehen mailakoak
  • Bigarren mailakoak
  • Oligoelementuak

Lehen Mailako Bioelementuak

Elektroiak behar dituzte balentzia geruza osatzeko. Atomo masa txikia dute.

Biomolekulak

Bioelementuak bat eginda eraturiko molekulak dira.

  • Organikoak: materia bizidunetan baino ez daude.
  • Ez-organikoak: ez daude izaki bizidunetan soilik eta egitura kimiko bakuna dute.

Biomolekula Organikoen Propietateak

  • Guztiek funtzio bat betetzen dute izaki bizidunetan.
  • Molekula organiko gehienak makromolekulak dira.

Talde Funtzionalak

  • Hidroxilo taldea
  • Karbonilo taldea
  • Karboxilo taldea
  • Amino taldea
  • Fosfato taldea
  • Tiol taldea

Zer Lotura Gerta daitezke Bi Monosakaridoen Artean?

Bi monosakaridoen artean O-glukosidikoa sortzen da, disakaridoak sortuz; eta bi aminoazidoen artean, lotura peptidikoa sortzen da, proteinak sortuz.

Zer Esan Nahi Du Ura Polarra Izateak?

Oxigeno atomoak elektromagnetibotasun handiagoa du hidrogenoak baino. Horrek propietate hauek ematen dizkio:

  • Disolbatzeko gaitasun handia
  • Kohesio handia molekulen artean
  • Lurruntze bero handia
  • Bero espezifiko handia
  • Erreaktibotasun kimikoa
  • Dentsitate handiagoa likido egoeran izotz egoeran baino

Molekula Hidrofoboa

Uretan disolbatu ezin diren substantziak dira.

Molekula Hidrofiloak

Uretan disolbatzeko gaitasuna duten substantziak dira.

Disoluzioa

Bi molekula desberdinen nahaste homogeneoa da; bi osagai bereizten dira, bata disolbatzailea eta bestea solutua, disolbatzen den substantzia alegia. (Adibidez: monosakaridoak eta aminoazidoak)

Sakabanatze Koloidala

Koloideek disoluzioen antza dute, baina, disoluzioek ez bezala, argia sakabanatzeko gai dira. (Adibidez: proteinak, polisakaridoak, azido nukleikoak)

Difusioa

Disolbatutako molekulek uretan modu uniformean sakabanatzeko joera dute.

Dialisia

Partikula koloidalak mintz dializatzaile baten bidez bereizten dira.

Osmosia

Kontzentrazio desberdina duten bi disoluziok, mintz erdi iragazkor baten bidez bereizita, kontzentrazioa berdintzeko joera dute.

Ingurune HipertonikoaIngurune IsotonikoaIngurune Hipotonikoa
   

Entradas relacionadas: