Biologia: Fotosintesia, Glukoneogenesia eta Mutazioak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB
Fotosintesian Eragina Duten Faktoreak
CO2 Kontzentrazioa
Zenbat eta CO2 gehiago egon, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, asimilazio-puntu maximo batera arte. Puntu horretan, errubisko entzimak ezin du CO2 gehiago finkatu eta abiadura egonkortu egiten da.
Argiaren Intentsitatea
Zenbat eta argi-intentsitate handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, puntu maximo batera arte. Hortik aurrera, pigmentu fotosintetikoak modu itzulezinean fotooxidatzen dira.
Tenperatura
Entzimek azkarrago egiten dute lan tenperatura igo ahala, desnaturalizazioaren mugaraino.
O2-aren Metaketa Inguruan
Zenbat eta O2 kontzentrazioa handiagoa izan, orduan eta geldoagoa da fotosintesia. O2 kontzentrazio handiarekin fotoarnasketa aktibatzen da. Fotoarnasketan CO2-a askatzen da, baina ez da ATP formatuan energiarik sortzen, kontsumitu baizik.
Hezetasuna
Hezetasuna murriztu ahala, fotosintesiaren errendimendua jaitsi egiten da, estomak ixten direlako eta, ondorioz, gas-trukea oztopatzen delako.
Argiaren Kolorea
Pigmentu fotosintetiko bakoitzak uhin-luzera jakin bat xurgatzen du.
Glukoneogenesia
- Zelula guztietan gertatzen da.
- Glukolisiaren aurkako bide metabolikoa da.
- Glukosa sintetizatzen da gluzidoak ez diren konposatu organikoetatik (azido laktikotik, aminoazidoetatik, glizeroletik edo, landareen kasuan, gantz-azidoetatik).
- Mitokondrioan hasten da, baina zatirik handiena zitosolean gertatzen da.
- Zelulak glukosa behar duenean eta eskura ez duenean gertatzen da.
- Organismoak kontsumitzen duen glukosaren % 75a garunak kontsumitzen du. Muskuluan eta gibelean glukogeno moduan gordetzen den glukosaren erdia baino gehiago da; beraz, askotan, glukogeno biltegi horiek ez dira nahikoak.
- Egoera hauetan gertatzen da: baraualdian, egoera anaerobikoetan, hausnarkarietan eta ugaztunetan gibelean glukosa-maila mantentzeko.
DNA, RNA eta Mutazioak
Kode Genetikoa
Kodetzailea (informazioa ematen duena): 5'→3'
DNA moldea: 3'→5'
- A→T
- T→A
- G→C
- C→G
RNAm: 5'→3'
- T→A
- A→U
- C→G
- G→C
Mutazio Mota
Puntualak
Trantsizioa: A↔G, T↔C
Transbertsioa: A↔T, A↔C, G↔T, G↔C
Kromosomikoak
Delezioa: letra bat kentzen da.
Translokazioa: beste kromosoma baten segmentua gehitzen da, lekuz mugitu delako.
Inbertsioak: letrak posizioz aldatzen dira.
Bikoizketak: letrak errepikatzen dira.
Kode Genetikoaren Endekapena
Kode genetikoa endekatuta dagoela esaten da aminoazido bat kodon bat baino gehiagok kodetzen duenean. Aminoazido bera kodetzen duten kodonei kodon sinonimo deritze. Batzuek 6 kodon sinonimo izan ditzakete; beraz, 43 = 64 (64 kodon posible 20 aminoazidoetarako).
Mutazioen Garrantzia
Mutazioak etengabe gertatzen dira izaki bizidunen populazio guztietan, eta horiek populazioaren aldagarritasun genetikoaren iturriak dira. Mutazio berriak, gehienetan, kaltegarriak izaten dira organismoentzat, eta hautespen naturalaren bidez ezabatzen dira. Hala ere, batzuetan, mutazioak onuragarriak dira espeziearen moldaerarako, populazioan instalatzen dira eta aurreko geneen lekua hartzen dute. Kasu hori ohikoagoa da organismoak leku berriak kolonizatzen dituenean. Beraz, mutazioak ingurunearen arabera onuragarriak ala kaltegarriak izan daitezke.
Galdera Gehigarriak
- Energia eta materia substantzia ez-organikoetatik lortzen da.
- Erdikontserbakorra da.
- Introi bat da.
- Erreplikazio etengabea 3'→5' norabidea duen harizpian egiten ari da, eta 5'→3' harizpia sintetizatzen ari da.
- O2 kontzentrazioak handitzeak...