Biologiaren Gakoak: Genetika, Eboluzioa eta Mikrobiologia

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

Genetika eta Mutazioak

Mutazio Genikoa: Delezio kasu bat

Kasu honetan, 6. posizioan dagoen C basea galtzen denez, mutazio genikoa gertatzen da, genean (nukleotido-segidan edo kate polipeptidikoan) gertatzen baitira aldaketak. Zehazki, delezioa da, base bat kendu baita. Ondorioz, irakurketa-lerroa lekuz aldatzen da eta, orduan, mutazio-puntutik aurrerako kodon guztiak aldatzen dira. Gainera, mutazioa gertatu denez, aminoazido-sekuentzia ere aldatuko da eta sortutako proteina motzagoa, funtziorik gabea edo funtzio okerrak izan ditzake.

Mutazioen Definizioa eta Kausak

Mutazioak material genetikoak jasaten dituen aldaketa guztiak dira. DNAan ematen diren aldaketa desberdinei egiten die erreferentzia: konposizioan, kantitatean edo organismo baten genotipoan duen antolamenduan. Mutazioak gertatzeko hainbat kausa daude:

  • Berezko mutazioak: Edozein DNA edo gene-zatik izan dezakeen mutazioa da, eta beraz, ez dakigu benetako kausa zein den.
  • Mutazio induzituak: Agente mutageno batek eraginda gertatzen da mutazioa, esate baterako, agente fisiko edota kimikoek.

Mutazio Kromosomikoak

Gene bati baino gehiagori eragiten dioten mutazioak dira. Eragin garrantzitsuagoa dute mutazio genetikoetan baino. Normalean, zatiketa zelularrean (meiosian batez ere) izandako akatsengatik sortzen dira. Bi motatakoak daude:

  • Mutazio genomikoak
  • Egitura-mutazioak

Onkogeneak eta Minbiziaren Garapena

Onkogeneak minbizia eragiten duten geneak dira. Lehenik, protoonkogeneak onkogeno bihurtzen dira. Mutazio bat jasatean, gene hau onkogene bilakatzen da eta hazkuntza-faktore hiperaktiboak sortzen ditu. Ondorioz, zelulak kontrolik gabe ugaltzen dira, minbizia sortuz.

Eboluzioa eta Hautespen Naturala

Hautespen Naturalaren Adibidea: Untxiak

Irudian ikusten den bezala, untxi ilunak edo marroiak biziraungo dute, ingurunera hobekien egokitzen direlako, hobeto kamuflatzen baitira untxi argiak baino. Horrela, beste animalietatik ezkuta daitezke.

Ingurune zuri eta elurtuan, untxi argiak hobeto kamuflatzen direnez, harrapariek zailago dute hauek aurkitzea eta, hortaz, gehiago biziraungo dute eta ugaldu egingo dira. Beraz, hautespen naturala argien alde jarriko litzateke.

Mikrobiologia: Bakterioak eta Birusak

Bakterio Anaerobio Fakultatiboak Gaztagintzan

Bakterio hauek anaerobio fakultatiboak dira. Horrek esan nahi du oxigenoarekin eta oxigenorik gabe bizi eta funtzionatu dezaketela. Hala ere, gazta egiteko prozesuan, gehienbat oxigenorik gabeko ingurunean lan egiten dute, hau da, anaerobiosian.

Zergatik dira anaerobikoak gaztagintzan?

  • Gazta eta jogurta bezalako elikagaietan, bakterio hauek laktosa (esneko azukrea) hartzitzen dute eta azido laktikoa sortzen dute.
  • Prozesu hori fermentazio anaerobikoa da, ez da oxigenoa behar.
  • Azido laktikoa pilatzen da eta pH-a jaisten da, esnea loditu egiten da (gazta sortuz).

Beraz, ez dute oxigenoa behar prozesua burutzeko, nahiz eta oxigenoa badagoenean ere bizi ahal diren. Bakterio hauek azido laktikoaren fermentazioa egiten dute: Laktosa → Azido laktikoa bihurtzen dute.

Bakterioen Egitura Garrantzitsuak

  • Kapsula (1): Bakterioen "azalaz kanpoko" geruza babesle bat da. Funtzio nagusiak: babesa, atxikipena, fagositosia saihestea eta immunitatearekin lotutako funtzioak.
  • Flageloa (9): Kanpoaldeko luzakin luzea da, mugimenduan parte hartzen duen egitura bakuna. Espeziearen arabera kopuruak aldatu egiten dira.

Birusen Erreplikazio Zikloa

Birusen erreplikazio-zikloak hainbat fase ditu:

  1. Eklipse fasea: Birusaren genoma zelula ostalariaren zitoplasman sartzen da. Baina lehenik, finkapena edo adsorzioa gertatzen da. Bertan, azido nukleikoak zelula ostalariaren metabolismoa aldatzeko gai da, bakterioaren DNA suntsitzen du azido nukleikoak lortzeko, hau da, birusaren osagaiak sintetizatzera behartzeko (azido nukleikoa erreplikazioaren bidez eta kapsidako proteinak birusaren mRNAk eta kapsomeroek sortuak).
  2. Elkartze fasea: Osagaiak batu edo mihiztatu egiten dira (kapsida bakoitzaren barruan kopia bat sartuko da).
  3. Askatze fasea: Azkenik, heldutako partikula biralak kanpora askatuko dira eta horretarako zelula ostalariaren lisia edo haustea gertatzen da.

Entradas relacionadas: