Biomolekula ez-organikoak: Uraren propietateak eta funtzioak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Biomolekula ez-organikoak: Ura

Urak garrantzi bikoitza dauka izaki bizidunentzat: zelulen funtsezko osagaia da eta, izaki bizidun askoren kasuan, horien habitata ere bada. Urak propietate fisiko-kimiko bereziak ditu.

Uraren egitura

Ura oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomo lotuta eraturiko molekula da. Ez dira linealak. Ur molekulak neutroak izan arren, polarra da. Oxigeno atomoak hidrogeno atomoek baino elektronegatibotasun handiagoa dauka. Ondorioz, oxigenoaren zonan bi karga partzial negatibo eta hidrogeno bakoitzean karga partzial positibo bat sortzen da.

Ur molekulak loturak sortu ahal ditzake molekulen artean. Erakarpen mota hori hidrogeno-zubien bidezkoa da. Ur molekula bakoitzak hidrogeno-loturak sor ditzake lau molekularekin (bi O eta bi H). Lotura horiek etengabe sortzen eta suntsitzen dira, barruko kohesio handia emanez ur likidoari.

Uraren propietateak

Izaera dipolarrak propietate bereziak ematen dizkio urari, eta horiek uraren funtzio biologikoak zehazten dituzte.

Ahalmen disolbagarri handia

Ura disolbatzaile unibertsala da, edozein likido ezagunek baino substantzia gehiago disolbatzeko ahalmena duelako bere polaritateari esker. Propietate horren eraginezko funtzio biologiko nagusiak honako hauek dira:

  • Substantzien garraiobidea: zelulei elikagaiak eman eta metabolismo zelularrean sorturiko hondakinak ezabatzen ditu.
  • Metabolismoa: erreakzio kimiko asko uretan gertatzen dira.

Lurruntze-bero handia

Uretan oso handia da, hidrogeno-zubiak apurtzeko eta molekulak likidoaren gainazaletik airera igarotzeko behar den energia kantitatea oso handia baita. Funtzio biologiko nagusia: urak, lurruntzean, hozte-ekintza egiten du izaki bizidunetan; hori lagungarria da gorputzaren tenperatura erregulatzeko. Ura lurrunduta gehiegizko beroa ezabatzen da eta tenperatura egonkortzen da.

Uretan disolbatzen diren konposatuak

  • Konposatu ionikoak: gatz mineralen eran, uraren dipoloen eta gatzaren ioien artean ezartzen diren erakarpen elektrostatikoei esker disolbatzen dira.
  • Molekula polarrak: karbonilo, hidroxilo eta antzeko taldeekin erraz disolbatzen dira, hidrogeno-zubiak ezartzen baitituzte uraren eta molekulen artean.
  • Molekula anfipatikoak: talde polarrak urarekin kontaktuan gelditzen dira eta ez-polarrak mizelaren kanpoalderantz (edo barrualderantz, egituraren arabera) orientatzen dira.

Entradas relacionadas: