Biomolekulak: Proteinen Funtzioak, Entzimak eta ARN

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB

Proteinen Funtzioak

Egiturazkoa

  • Glukoproteinak: Mintz zelularrak eratzen dituzte.
  • Histonak: Kromosomak osatzen dituzte.
  • Kolagenoa: Tendoiak, hezurrak, kartilagoak eta abar osatzen ditu.

Garraiatzailea

  • Permeasak eta bonbak: Mintzeko proteinak dira, eta horren alde batetik bestera garraiatzen dituzte molekulak.
  • Zitokromoak: Elektroiak garraiatzen dituzte (mitokondriak eta kloroplastoak).
  • Hemoglobina eta hemozianina: Oxigenoa garraiatzen dute, ornodunen eta ornogabeen odolean, hurrenez hurren.

Inmunologikoa

  • Immunoglobulinak: Organismoan molekula arrotzak (antigenoak) sartzean sintetizatzen diren antigorputzak dira, molekula horien aurka erreakzionatu eta desaktibatu egiten dituzte, organismoak errazago kanporatzeko.

Hormonala

  • Intsulina eta glukagoia: Glukosaren metabolismoa erregulatzen dute.

Uzkurkorra

  • Aktina eta miosina: Muskuluen uzkurdura eragiten duten miozuntzexkak osatzen dituzte.

Entzimak

Espezifikotasuna

Entzimen espezifikotasun-motak:

  • Substratuari dagokiona:
    • Erabatekoa: Substratu oso zehatz bat ezagutzen badu. Adibidez: Maltasak, maltosa hidrolizatzeko.
    • Erlatiboa: Substratu-talde bat ezagutzen badu. Adibidez: Lipasak, azil-glizeridoak hidrolizatzeko.
  • Estereokimikoa: Substantzia baten estereoisomero bat ezagutu eta bestea ez. Adibidez: L- ala D-.
  • Ekintzari dagokiona: Substratu berberak jasan ditzakeen erreakzio posibleetatik bakar bat soilik ezagutzen badu.

Entzima Alosterikoak

Efektore alosteriko izeneko molekula baten loturaz erregulatutako entzimak dira. Molekula efektorea zentro aktiboa lotzen ez den lekuan lotzen da, zentro alosterikoan. Entzima alosterikoek bi konfigurazio dituzte:

  • Aktiboa: Efektorea lotuta dagoenean.
  • Ez-aktiboa: Efektorea lotu gabe dagoenean.

Efektore aktibatzaileak bide metabolikoen substratuak dira. Inhibitzaileak, berriz, bide metabolikoen produktuak.

  • Negatiboak (inhibitzaileak): Produktuak.
  • Positiboak (aktibatzaileak): Substratuak.

Koentzimak

Entzimaren zati proteikoarekin aldi baterako elkartzen diren molekula organiko ez-proteikoak dira. Horien helburua entzimaren jarduera katalizatzaileari laguntzea da. Gehienak nukleotido eta bitamina hidrosolugarrien deribatuak dira.

  • ATP: Fosfato taldeen transferentzia-erreakzioetan edo txanpon energetiko gisa.
  • NAD, FAD, NADP: Oxidazio-erredukzio erreakzioetan, elektroiak edo hidrogenoak garraiatzeko.
  • A Koentzima: Deskarboxilazio-erreakzioetan eta azido (CH3-C=O-) taldeen transferentzietan.

ARN

ARN Mezularia (ARNm)

  • Proportzio txikienean dago.
  • ADNaren mezua nukleoan kopiatzen du eta zitoplasmara transmititzen da, non erribosomei elkartzen zaien. Bertan, mezua itzuli eta proteinen sintesirako erabiltzen da.

ARN Erribosomikoa (ARNr)

  • Ugariena da.
  • Erribosometan kokatzen da, proteinei loturik.
  • Proteinen sintesian parte hartzen du ARNm-rekin batera, aminoazidoak (Aa) elkartuko diren gune fisikoa sortuz.

ARN Transferentea (ARNt)

  • Pisu molekular txikienekoa da.
  • Zitoplasman sakabanaturik dago.
  • Katea tolesten da, hirusta-hosto egitura sekundarioa eta L itxurako egitura tertziarioa sortuz.

Entradas relacionadas: