Biosfera, Atmosfera eta Hidrosfera: Ezaugarriak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Biosfera: Ekosistema Guztien Multzoa

Biosfera ekosistema guztien multzoa da, bizidunek eta inguruneak osatzen dutena.

Ezaugarriak

  • Ur likido asko egotea.
  • Eguzki energia zuzenean jasotzea.
  • Materia 3 agregazio-egoeratan (solidoa, likidoa, gasa) egotea.

Hauek guztiak bizitza posible egiten dute.

Biosfera 3 sistemaz osatzen da:

  1. Atmosfera
  2. Hidrosfera
  3. Litosfera

Atmosfera: Lurra Inguratzen Duen Gas-Geruza

Funtzioak

  • O2 (Oxigenoa) arnasketarako.
  • CO2 (Karbono dioxidoa) fotosintesirako.
  • Izpi ultramoreetatik babestea.
  • Tenperatura erregulatzea (Lurraren berotasunari eustea).

Osagaiak

Airea osatzen duten gasak:

  • N2 (Nitrogenoa): %78
  • O2 (Oxigenoa): %21
  • CO2, H2O (Ura), H2, eta beste batzuk: %1

Gainera, partikulak (polena, hautsa...) ditu.

Ezaugarriak

  • Dentsitatea altitudearekin txikitu egiten da.
  • Presio atmosferikoa altitudearekin txikitu egiten da.
  • Tenperatura aldakorra da.

Geruzak

Atmosferaren geruzak:

Troposfera / Estratosfera / Mesosfera / Termosfera (edo Ionosfera) / Exosfera (edo Metasfera).

Ozono-Geruza

Ozono-geruza estratosferan dagoen O3 (ozono molekula) molekula ugari duen geruza da. Izpi ultramoreak xurgatzen ditu.

CFC substantziek (aerosolak, hozkailuak, aire girotuak, hegazkin supersonikoak...) O3 molekula desegiten dute, ozono geruzaren zuloa sortuz.

Klima-Aldaketa

Lurreko klimaren aldaketa globala da.

Kausak

  1. Lurraren orbitaren aldaketak.
  2. Eguzki energiaren produkzio aldaketak.
  3. Biosferan eman daitezkeen aldaketak (Atmosferan, Hidrosferan, Litosferan, Kriosferan) → Gizakiak eragindakoak.

Ondorioak

  • Itsas-maila igotzea.
  • Ekosistemak aldatzea.
  • Prezipitazioen aldaketak.
  • Nekazaritzan eragina.
  • Espezieak beste ingurune batera migratzea.
  • Gaixotasunen hedapena.

Euri Azidoa

Azidotasun handiagoa duen euria da. Zenbait industriek isuritako sufre eta nitrogeno oxidoek, atmosferako ur-lurrunarekin erreakzionatzean, azido sulfurikoa eta azido nitrikoa sortzen dituzte. Azido hauek euria azidotzen dute, eta horrek itsaso, ibai, aintziretako urak eta lurzorua azidotzen ditu.

Hidrosfera: Uraren Geruza

Hidrosfera Lurreko ur geruza da, Lurreko 3/4 hartzen duena.

Uraren Jatorria

  1. Lur azpiko ura (sumendietatik datorrena).
  2. Espaziotik (meteoritoak).

Beste astro batzuetan ere badago ura.

Uraren Propietate Bereziak

  • Tenperatura (Ti eta Tf): Bere talde bereko elementuek baino handiagoa da, eta horri esker ur likidoa eta solidoa posible dira.
  • Dentsitatea: Egoera solidoan (izotza) dentsitate txikiagoa du, eta horrek uretan bizia posible egiten du (izotza gainaldean geratzen da). Ura 4°C-tan du dentsitate maximoa.
  • Hoztean dilatatzen da.
  • Disolbatzaile ona da.
  • Bero ahalmen handia du.

Entradas relacionadas: