Biurteko Progresista eta Burdinbidea

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Biurteko Progresista (1854-1856)

Dokumentu hau Biurteko Progresistan kokatzen da. Cánovasek 1854an Manzanaresko Agiria idatzi zuen, erreforma erradikalagoak eskatuz. Iraultza mugimenduarekin, progresistek, demokratek eta errepublikarrek matxinada erradikalak egin zituzten zenbait herritan. Isabel II.ak hau ikusita, Esparterori gobernua zuzentzeko agindu zion.

Ezegonkortasun Politikoa eta Soziala

Biurteko Progresistan ezegonkortasunak jarraitzen zuen politikan, hainbat sektoreen etsipenaren ondorioz: batetik, karlistak (erreforma progresisten kontra); bestetik, demokratak, errepublikarrak eta sozialistak, aldaketa iraultzaileagoak eta gizarte erreforma zabalagoak nahi zituztenak.

1856ko Gertaera Nagusiak

1856an Esparterok dimisioa eman zuen, eta Isabel II.ak O'Donnelli agindu zion gobernua eratzeko. Progresisten artean moderatuenek hartu zuten boterea, eta gutxi egon ziren boterean, baina garrantzia handiko zenbait ekimen egin zituzten politika mailan:

  • 1856an Konstituzio bat idatzi zen, eta "non nata" izena jarri zioten, aurrera eraman ezin izan zelako.

Ekonomia Neurriak eta Burdinbidea

Ekonomia mailan, ekonomia modernizatzeko neurriak hartu ziren:

  • 1855ean desamortizazio zibilerako lege bat egin zen, Madozen Legea.
  • Honen bitartez, Estatuaren ogasunaren diru-sarrerak handitu ziren.
  • Azpiegiturak ere hobetu ziren (burdinbidea, batez ere).
  • Industriaren garapena ere sustatu zen.
  • Ekonomian ere zenbait lege liberalizatzaile ezarri ziren, hala nola, finantza sistemaren zabalkuntza, atzerriko kapitala erakarri eta burdinbideen zabalkuntza bultzatu zen.

Burdinbidearen Legearen Xehetasunak

Azken horretan, gobernuak iniziatiba zuen (4. art.), eta partikularrek burdinbidea eraiki ahal izateko gobernuaren baimena behar zuten (4. art.). Horrez gain, partikularrek burdinbidea abian jarri ahal izateko funts publikoak eta beste mota batzuetako laguntzak jaso zituzten (8-20. art.), eta baldintza batzuen menpe eraiki behar izan zituzten (30. art.). Gainera, atzerritik etortzen zen kapitala Estatuak babesten zuen (19. art.).

Ondorioak

Burdinbidearen eraikuntza aurrerapen handia izan zen, komunikazioak eta merkataritza erraztu zituelako. Konpainia askok kontzesioak lortu zituzten, hau da, kapital eta teknologia atzerritarrekin egin zen. Lege horren bidez eraiki zen gaur egun oraindik irauten duen trenbide sarea. Industria nazionala ez zen garatu, material gehiena inportatua zelako. Burdinbide sare erradiatua sortu zen, eta gainera, Napoleonek inbasioetan erabilitakoa bezala ez gertatzeko, Espainiako burdinbidea Europakoa baino zabalagoa zen.

Garrantzia

Aurrepauso handia izan zen; Espainiar lurraldeak komunikatzeko eta merkatu nazionala sortzeko oso lagungarria izan zen. Nahiz eta trenbidea Espainiar ekonomia modernizatzeko eta garatzeko funtsezko baliabidea izan, ez zen oso errentagarria izan, eta industria nazionala ez zuen suspertu.

Entradas relacionadas: