Bizitza Zikloa eta Gizarteratzea: Garapen Psikologikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB

Bizitza Zikloa eta Gizarteratze Kontzeptuak

Gizakia eta bere portaera aztertzen dituen zientzia da; pertsonaren sortze-unetik biziaren amaierara arte pertsonaren garapen psikologikoa aztertzen du.

Pertsona baten biografiak osatzen duen zahartze-prozesuak definitzen duen ibilbidea da. Etapa ezberdinetan banatzen da:

  • Haurtzaroa
  • Nerabezaroa
  • Gaztaroa
  • Helduaroa
  • Zahartzaroa

Psikologiaren ikuspuntu orokor batetik

  • Lehen 25 urteetan: Hazkunde handia
  • Hurrengo 30 urteetan: Heldutasun fasea
  • Bizitzaren azken urteetan: Gainbehera

Beckek “bizitzaren ibilbidearen indibidualizazioaz” hitz egiten du; norberak bere ibilbidea sortu behar du.

Izaki berriak pertsona bihurtzeko potentzialtasun guztia du. Garapen osoa, beste pertsonekiko kontaktuarekin lortzen da soilik, komunikazio eta portaera helduen ikaskuntzaren bidez.

Familia izango da haurrak ingurunearekin izango dituen lehen harremanak garatuko dituen testuinguru nagusia eta oinarria ezarriko duena.

Prozesu honen bitartez, gizarteek beren egiturak mantentzen dituzte denboran zehar; gizarte guztiek dituzte denboran zehar mantentzen dituzten ezaugarriak, bere kideak jaio eta hil arren. Gizarteratze prozesuan zehar, haurrek helduen balio, arau eta praktika sozialak barneratzen dituzte.

Gizarteratze Eragile Nagusiak

  • Familia: Kultura desberdinetan haurrek dituzten familia-harremanak desberdinak izan ohi dira. Leku guztietan ama izaten da haurraren lehen urteko pertsonarik garrantzitsuena; harremanaren nolakoatasuna, maiztasuna, familia-instituzioa eta gizarte-taldeen araberakoa izango da.
  • Eskola: Beste gizarteratze-eragile mota bat da. Puntualtasuna, diziplina, irakaslearen autoritatea… ikasi behar dituzte haurrek, gero lan-munduan txertatuko direnak.
  • Berdinen taldea: Kultura batzuetan, bereziki tradizionaletan, kideen taldeak adinarekin osatzen dira.
  • Mass-media edo komunikabideak: Komunikabideek eragin handia dute pertsonek mundua ulertzeko duten moduan (manipulatu ere egin gaitzakete).

Nerabezaroa

Nerabezaroa haurtzaroaren eta gaztaroaren arteko trantsizio-etapa da.

Gorputz Aldaketak

  • Autoirudia eta besteei buruz duen irudia aldatu egiten da.
  • Gorputzak garrantzia handia hartzen du eta estutasuna sor dezake, batez ere bere kideekin alderatzen bada.

Aldaketa Kognitiboak

  • Kontzeptuen pentsamendua agertzen da eta abstraktuki pentsatzeko gaitasuna.
  • Ideiak, idealak edo ideologiak interesatzen zaizkio.
  • Arrazoitzeko gai da orain, hipotesiak egin ditzake, eta eztabaidetan entrenatu nahi du.

Aldaketa Sozialak

  • Gizarteak helduaren rola egozten dio.
  • Heldua izan nahi du, baina ez daki nola.
  • Sistema sozialaren ikuspegia barneratzen du eta bere burua gizarte baten parte ikusten du.

Afektibitatea

  • Batzuetan buru-arin jarduten dute eta ume-jokabideak agertzen dira, erantzun zakarrak emanez.

Balioak

  • Gatazka erlijioso, politiko edo sozialekiko interesa agertzen da.

Gaztaroa

Nerabezaroaren eta heldutasunaren arteko etapa da.

Gorputz Aldaketak

  • Ezaugarri nagusiak: Gorputz-irudiaren harmonizazioa eta sexu-osotasuna.

Portaera

  • Portaera harmonizatua eta jarrera irekiagoa.
  • Barne mundua ezagutu eta maneiatzean, inguruan gertatzen denarekiko interesa igotzen da.

Aldaketa Kognitiboa

  • Garapen intelektuala 16-17 urte inguruan amaitutzat jotzen da.

Joera Aldaketak

  • Zerbaitera dedikatzea edo aukera profesionalak erabakitzea.

Bizitza Afektiboa

  • Orokorrean alaitasun gehiago ageri du gazteak.

Helduaroa

Garai hau definitzeko momentuan arazoekin aurkitzen gara, adina ez baita helduaroa definituko duen faktorea; izan ere, heldutasuna lortu egiten da. Bakoitzak bere historia bizi eta eraikitzen duen heinean, historia honek bere orainaldi eta etorkizuna baldintzatuko ditu.

Heldu Gaztea

Bizitzari berak bakarrik aurre egin diezaioke: arriskuei aurre egin, erabakiak hartu, erabakien ondorioak onartu, bere etorkizunaren erantzukizuna hartu.

Bizitzaren une honetan, helduak aurrera ez ezik, atzera ere begiratzen du. Denbora mugatuaren kontzientzia argiago agertzen da.

Helduaro Berantiarra

Biologikoki beherakada bat dator eta desgaste morfologikoa, ondoriozko aldaketa somatikoekin batera.

  • Emakumeengan: Menopausia agertzen da (45-50 urte inguruan).
  • Gizonezkoengan: Andropausia (potentzia eta interes sexuala gutxitzea, neke orokorra, elastikotasun galera…). Kanpo-itxuran aldaketa eragin dezake alderdi psikologikoan ere.

Zahartzaroa

Hirugarren etapa edo hirugarren adina da, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonak barne hartzen dituena.

Zahartzaroa ezgaitasunen bat (psikikoa, fisikoa edo soziala) duten pertsonak izendatzeko ere erabiltzen den kontzeptua da.

Edozein adinetan, pertsonak bere ingurunean egokituta egon behar du ongizaterako eta egonkortasun psikologikoa mantentzeko. Zahartzarora iristean, bai organismoak, bai psikismoak eta bai inguruneak aldaketak jasaten dituzte.

Entradas relacionadas: