Bizitzaren jatorria: Karbonoa, ura eta Milleren esperimentua

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,31 KB

Hau da funtsezko erreakzioa:

C6H12O6 + 6 O2 → 6 CO2 + 6 H2O + energia

Glukosa

1. Zer jatorri du karbonoak?

Eguzki-sistema nebulosa batetik sortu zen, baina nebulosa hark ez zuen karbono askorik. Eguzkiak biosferak baino hogeita hamar aldiz karbono gutxiago du.

Hortaz, nondik atera da Lurreko karbono guztia?

Lurraren barrualdetik. Lurraren barrualdean metatu zen karbonoa, Lurra eratu zenean. Sumendiek karbono dioxidoa isurtzen dute atmosferara, eta izaki bizidunek hartu egiten dute.

2. Zer jatorri du urak?

Eguzki-sistema eratu zenean, ura ez zen kondentsatu Eguzkitik gertu zeuden orbitetan, tenperatura altu-altua baitzen toki horietan. Zientzialari gehienek onartzen duten hipotesiaren arabera, Martetik haratago orbitatzen duten asteroideek ekarri zuten ura itsasoetara.

3. Nolakoa zen Lurra bizia sortu zenean?

Nahiko ondo zehaztuta dago nolakoa zen Lurra, bizia sortu zenean:

  • Barnealde bero-beroa: Eta, hortaz, bolkanismo bizi-bizia. Artean ez ziren eratu kontinente gehienak, eta, beraz, ia bolkanismo guztia itsaspekoa zen. Hasierako organismo asko (bakterioak eta antzekoak) ur berotan bizi ziren, mineral disolbatu askoko uretan, eguzki-energiaren beharrik gabe.
  • Dentsitate handiko atmosfera, oxigenorik gabea, eta planeta ozeanikoa:

Protoatmosferan ez zegoen oxigenorik, eta hortaz, ez zegoen ozonorik ere. Ozonorik gabe, Lurraren gainazalak ez zuen izpi ultramore hilgarrien kontrako babesik. Izpi horiek bizi-aztarna guztiak suntsi zitzaketen. Beraz, izaki bizidunek ur-geruza lodi baten azpian babestuta egon beharko zuten, bizirik irauteko. Itsaspean sumendiak zituen planeta ozeanikoa izango zen biziaren sorlekua.

4. Milleren esperimentuak zer frogatzen zuen?

1953an, Stanley Miller (1930-2007) biokimika-ikasleak aminoazidoak (proteinen osagaiak) sintetizatu zituen, amoniakoa, ur-lurruna eta metanoa erabiliz; izan ere, garai hartan uste zuten hasierako atmosferak gas horiek zituela. Millerek adierazi zuen sintesi hori gertatu zela hasierako Lurrean, eta hori izan zela lurrean bizia sortzeko lehenengo urratsa.

5. Zer dira isotopoak? Motak eta zertarako erabiltzen dira, eta elementu erradiogenikoen definizioa.

Entradas relacionadas: