Bizitzaren Zentzua: Helburua, Esanahia eta Balioa

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,17 KB

Bizitzaren Zentzua: Hiru Ikuspegi Nagusi

1.1. Helburu/Noranzko Gisa

Nora noa?

  • Giza ekintzek zentzua dute, guk pertsona moduan helburu bat dugunean, eta ekintza horiek helburu hori lortzeko egokiak direnean. Ez dute zentzurik helburu hori lortzera bideratuta ez dauden ekintzek.
  • Zentzuari buruzko galderak hausnartzen du egiten ditugun ekintzak eta daukagun izaera helburu hori lortzera bideratuta dauden ala ez.
  • Sustrai erlijiosoa du. Hainbat erlijiok defendatzen dute gertatzen den guztiak azken helburu finko bat duela: Jainkotik hurbil egotea.

Nola erabili dezaket nire bizitzan?

Gure bizitzari zentzua emateko, etorkizunerako plana ezarri behar dugu. Horrek lagunduko gaitu erabakiak hartzen eta bidean agertzen zaizkigun oztopoak gainditzen, gure bizi-helburuak erreferentzia puntutzat hartuta.

1.2. Esanahi Gisa

Hizkuntza

  • Esanahia duen orok zentzua du. Gauzek soilik daukate zentzua ulertzen badira.
  • Hizkuntzak bi elementu ematen dizkigu: Hitzak eta arau gramatikalak (hitzak haien artean erlazionatzen dituztenak). Norbaitek esandakoak zentzua du hitzen ordenari eta arauei esker beste norbaitek ulertzeko modukoa denean.

Nola erabili dezaket nire bizitzan?

Hizkuntza bezala, gure bizitzak zentzua du zerbait esan nahi duenean, ulertzen denean. Horretarako baliagarria da etika pertsonala. Etika horrek laguntzen gaitu bizimodu koherentea izaten, harremanetan jartzen: egiten dugunaren eta pentsatzen dugunaren artean. Horrela ematen diegu zentzua gure ekintzei.

1.3. Balio Gisa

Merezi du?

  • Merezi duenak baino ez du zentzurik. Bizitzak ere ez luke inolako zentzurik izango, existentziako ahalegin eta sufrimenduek inolako ordainik ez balute.
  • Sustrai erlijiosoa du. Erlijioek bizitzaren aldeko apustua egiten dute, esanez bizitzan gertatzen den guztia hil eta gero ordainduko digutela.

Nola erabili dezaket nire bizitzan?

Dauzkagun gauzen edo pertsonen benetako balioa antzematea oso zaila bihurtu da, askotan balio hori lortzeko egin behar dugun esfortzuarekin lotzen dugulako. Benetako balioa antzemateko, galde dezakegu: Zer nolako balioa ematen dio nire bizitzari? Hau kontuan izanda, gure bizitzaren zentzua zera da: sentitzea merezi duela gure bizitza bizitzea.

2. Zentzua: Arazoa ala Misterioa?

2.1. Arazoa

  • Ezezaguna den zerbait argitzeko dago edo badago gainditu behar dugun egoera zaila.
  • Arazoa zein den zehaztu ondoren, konponbide bat aurkitu ahal diogu.
  • Nola konpontzen dugu? Egokia da teknika bat aplikatzea, nahiz eta zaila izan edo beti eskuragarri ez egon.

2.2. Misterioa

  • Sakontasunean eragiten digu.
  • Oztopoa izan ez ezik, perspektiba berriak ematen dizkigu eta gure adimena irekitzen du.
  • Nola konpondu? Ez dago konpontzeko edo erantzuteko modurik; beraz, bizitza osoan eramango dugu gurekin.

Zein da bizitzaren zentzua? Galdera honek arrazoimenaren eremua gainditzen du, ez dagoelako erantzuteko/konpontzeko modurik.

3. Bizitzaren Zentzuaren Galderari Hiru Erantzun Mota

  1. Ez dauka zentzurik:
    • Galdera beraren zentzua deuseztatzen da.
    • Ezin zaio bizitzari inolako zentzurik eman, bizitzak eta munduak berez ez dutelako inolako sakontasunik.
  2. Berezko zentzua dauka:
    • Bizitzak berezko helburua, esanahia eta balioa du, baina muga batekin: heriotza.
    • Bizitzaren zentzua gizakion existentzian bertan dago, eta ez bizitzaz haratago.
  3. Zentzu Transzendentea:
    • Bizitzak helburua, esanahia eta balioa du, hil eta gero ere; hau da erlijioaren erantzuna.
    • Hil eta gero zentzua izateak ez du esan nahi bizitzen garen bitartean zentzurik ez duenik; jarraipena dago.
    • Bizitzak helburua, esanahia eta balioa du, hil eta gero izango dugun bizitza alaia eta osoaren hitzemanarekin.

Entradas relacionadas: