Bizkaiko Enpresariak eta Protekzionismoa Errestaurazioan

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB

Testuaren Azterketa

Kokapena eta Testuingurua

Testu honek eduki politiko-ekonomikoa du, zerga eta enpresei buruz hitz egiten baitu. Forma publikoa du, hitzaldi bat delako. Testu subjektiboa da, egileak bere iritzia ematen duelako. Testua Errestaurazio garaian kokatzen da.

Egilea eta Hartzailea

Egilea Federico Echevarria da, Sagastaren taldekoa. Hartzaileak Espainiako Gobernua eta Bizkaiko enpresariak dira.

Ideia Nagusiak

  • Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun librekanbista salatzea.

Bigarren mailako ideiak:

  • Alemaniari aduana-zergak ezartzea.
  • Kaltetuenak Bizkaiko enpresak izango zirela.
  • Ondorioz, ez zela Bizkaian bakarrik nabarituko, estatu mailan ere baizik.
  • Espainiako Gobernuari librekanbismoa praktikan ez jartzeko eta protekzionismoarekin jarraitzeko eskatzea.

Kontzeptu Ekonomikoak

Protekzionismoa

Protekzionismoa sistema ekonomiko mota bat da, herrialde baten produktuak babestu nahi dituena, muga-zerga altuak ezarriz kanpoko produktuei.

Librekanbismoa

Librekanbismoa sistema ekonomiko mota bat da, non ez dagoen estatuaren kontrolik, merkataritza aske uzten duena.

Aduana-zerga

Aduana-zerga produktuak inportatu edo esportatzeko ordaindu behar den kopurua da.

Prozesu Historikoa

Aurrekariak

Librekanbismoaren ezaugarriak: Adam Smith eta Jeremy Bentham-ek ideologia/teoria bat ezarri zuten XVIII. mendean Frantzian eta Erresuma Batuan. Euskal Herrian arrastoak agertu ziren XIX. mendean, industrializazioa hasi zenean.

Errestaurazio Garaia

Testua Errestaurazio garaian kokatzen da, bipartidismo eta txandakatze sisteman. Bipartidismoak egonkortasuna eman zion Espainiako erregimen politikoari. III. Karlistaldiaren amaieran, kontzeptu ekonomikoek laguntza eman zioten industrializazioa Euskal Herrian garatzeko. Europa Espainia baino askoz garatuago zegoen. Espainiak neurri protekzionistak ezarri zituen kanpoko produktuak babesteko eta konpetentziarik ez izateko.

1891ko Legea eta 1893ko Ituna

1891n lege protekzionista bat nabarmendu zen: Espainiako BPGa saltzen utzi zuten. 1893an Espainiak itun librekanbista sinatu zuen Alemaniarekin, merkataritza trukeak egiteko. Echevarria ordezkariak neurri protekzionistak mantendu behar zirela esan zuen hitzaldian.

Ondorioak

Ondorioz, Bizkaiko enpresariek itun librekanbista ez egitea lortu zuten. Politika protekzionistarekin jarraitu zen. XX. mendean siderurgia Espainian garatu zen, emigrazioa areagotu zen eta I. Mundu Gerra bukatu zen.

Testuaren Garrantzia

Testu honen idazlea enpresari bat zen, enpresa askoren jabea. Garai hartan ez zen ohikoa kalean meeting-ak egitea. Berak defendatutakoak garrantzi handia zuen, ondorio latzak ekar zitzakeelako Bizkaiko industrian. Garrantzitsua da, enpresariek haien interesak eta ikuspuntuak adierazten dituztelako. Testuan botere handia zutela ikusten da, gobernuaren proiektu bat atzera botatzeko aukera zutelako.

Entradas relacionadas: