Bizkaiko Langile Mugimendua XIX. Mendearen Amaieran
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,42 KB
BIZKAIKO LANGILEEI:
Testu hau, 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen Bilbon eta Lucha de Clases astekari sozialistan argitaratutako artikulu bat da. Hau, Bizkaiko langileriari zuzenduta dago, Bizkaiko meatzariek zer nolako lan eta bizi baldintzak zituzten azaltzeko. Nahiz eta sinatuta ez egon, Bizkaiko sozialismoaren aitzindari izan zen Francisco Perezaguak idatzi zuela suposa dezakegu.
Artikulua, 1896ko maiatzaren 1ean Bizkaiko meatzariek Gallartan, derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzeko egindako manifestazioen berri ematen hasten da.
Horrez gain, egileak jakinarazten digu, 1890ean emandako Greba Handian, meatzariek eskari berberak egin zituztela baina egoera berberean jarraitzen dutela. Gainera, meatzarien grebarako eskubidea aldarrikatzen du, derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagerrarazteko argudioak emateaz gain.
Testu hau Bizkaian industrializazioa gertatu zenean kokatzen dugu, XIX. mendearen amaieran, hain zuzen ere. Industrializazioaren hastapenak 1841etik aurrera kokatzen ditugu, Bilbon eta bere itsasadarraren ezkerraldean lehen labe garaien agerpenarekin. Bilboko burgesiak ez zuen kapital nahikorik industria iraultza gauzatzeko, baina Bessemer bihurgailuaren aurkikuntza eta Bizkaiko meatzaritzaren garapenak asko lagundu zuen beharrezko kapital hori pilatzen. Izan ere, Bassemer bihurgailuak altzairua egiteko burdin mea ez fosforikoa erabiltzen zuen eta Bizkaiko meatzeetan eta ia lurrazalean aurkitzen zen material hori oso eskasa zen Europan. Horrela meatzaritza konpainia asko sortu zen kanpotik etorritako kapitalen laguntzaz. Azkenik, azken Karlistaldiaren etenaldiaren ondoren burutu zen benetako industria iraultza Bizkaian eta burdinaren esportaziotik lortutako kapitalak siderurgiara, eta gero, ontzigintzara bideratu ziren.
Aurrerago aipatutako industrializazio prozesua eta Bizkaiko meategien ustiakuntza zela eta, lan esku ugariren beharra sortu zen eta horrek bideratu zuen Bizkaiko langileen mugimendua XIX. mendearen azken laurdenean. Horrela, Bizkaian industri proletalgoa sortu zen, neurri handiz kanpotik etorritako jendearekin osatuta.
Industrializazioaren ondorioz sortu zen langile klasearen lan baldintzak oso gogorrak ziren: soldata txikiak, hamar ordu baino gehiagoko lanegunak… Langileen auzunetako bizi baldintzak ere oso gogorrak ziren: pilaketa, higiene eza, elikadura eskasa… Enpresaburuen gehiegikerietatik defendituko zituen lan legedirik ez zegoenez, langileak elkartzen eta egoera jasangaitz hartatik ateratzeko ekimenak antolatzen hasi ziren eta horri deritzo, hain zuzen, langile mugimendua.
Langile Mugimenduaren Bilakaera Euskal Herrian
Euskal Herriaren kasuan, langileak sozialismora hurbildu ziren gehienbat eta honek jarraitu zuen euskal sindikalismoaren indar nagusiena izaten XX. mendearen zati handi batean. Dena dela, XX. mendearen hasieran beste joera sindikal batzuk agertu ziren eta horietatik garrantzitsuena sindikalismo katoliko eta abertzalea izan zen.
Sozialismoaren Sarrera
Sozialismoa euskal lurraldeetan Facundo Perezaguaren eskutik heldu zen. Berak sortu zuen lehen talde sozialista Bilbon 1886an. Bizkaiko sozialismoaren adierazgarri izan ziren adibidez, 1890eko Greba Handia; meatzariek eman zioten hasiera baina siderurgiara eta ontzigintzara ere zabaldu zen. Horretaz gain, 1891ko udal hauteskundeetan, Bizkaian estatuko lehen zinegotzi sozialistak lortu ziren Bilbon. “La Lucha de Clases” izan zen sozialismoaren astekari nagusia eta bere zuzendaria zen Tomás Meabek “Agrupación de Jóvenes Socialistas” sortu zuen. 1915etik aurrera Bizkaiko sozialismoaren buruzagitza Indalecio Prietok hartu zuen, Perezaguaren ordez eta XIX. mendearen amaiera arte Bizkaira mugatu zen. Beranduago iritsi zen gainontzeko lurraldeetara eta oso astiro zabaldu zen.
Sindikalismo Katoliko eta Abertzalea
Sindikalismo katoliko eta abertzaleari dagokionez, Sabino Aranak defendatzen zuen langile euskaldunak sozialismotik urrundu behar zirela eta horregatik hauek antolatzeko SOV, gero ELA/STV sortu zen 1911an. Hasieratik izaera bikoitza zuen: abertzale aeta katolikoa Sabino Aranaren ideologian era eliza katolikoaren doctrinan oinarrituta. Azkenik, Policarpo Larrañaga izan zen ELAren suspertzailea. Lehendabizi bizkaian ezarri zen eta laster Gipuzkoatik. Araban eta Nafarroan II. Errepublikan ezarri zen.