Bizkaiko Meatzarien Bizimodua: Industria eta Gizarte Errealitatea
Clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,56 KB
Sarrera: Meatzaritza eta Gizartea
Honako testu hau, meategietan kokatzen den istorio baten narrazioa da, meatzaritzako gertakizunak kontatzen dituena. Honen autorea Valentziako idazle bat da, gizartearen inguruan idazten duena hain zuzen. Testua nobela bat da, eta 1904an idatzi zuen. Testuinguruari dagokionez, Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren kokatzen da, eta burdinaren sektorearekin du zerikusia. Burdin sektoreko meategiak Bilbo inguruko kanpoaldean kokatzen ziren. Britainia Handitik ikatza inportatu zen, eta hori izan zen burdingintzara bideratzeko arrazoi nagusietako bat.
Ondorio Ekonomikoak eta Migrazioa
Ondorio ekonomikoak hauek izan ziren:
- Industria-eredu modernoaren garapena.
- Atzerritarrak sektore honetara lan egitera etorri izana.
Migrazioan ere eragin izugarria izan zuen Bizkaiko industrializazioak.
Etxebizitza eta Bizi Baldintzak
Etxebizitzak ez ziren denentzat berdinak; jabetzaren araberakoak ziren. Langileen kasuan, gehienek meategiaren ondoan izaten zituzten etxeak, eta horrek eragin kaltegarriak zekartzan langileentzat, egun osoan zehar kutsaduraz inguratuta egoten baitziren.
Lanorduak, Bizi-Itxaropena eta Elikadura
Langileen lanorduak oso luzeak izaten ziren, eta ondorioz, horien bizi-itxaropena ez zen oso luzea izaten. Azkenik, kontsumo-ereduak ere ez ziren onenak; kasu eta familia askotan, ez zuten ogirik ere eskuratzen, eta hori, garai hartan ezinbesteko elikagaia zen.
Enkarterrietako Meatzaritza
Enkarterrietan, minerala lurraren azalean agertzen zenez, arriskuak mugatuak ziren eta horregatik langile espezializatuak ez ziren beharrezkoak. Horregatik oso erraza zen langileak kaleratzea eta etengabe iristen ziren etorkinekin ordezkatzea. Kasu horretan, arriskurik handiena lana galtzea zen.
Etxebizitzen Ezaugarriak eta Osasuna
Bizi-baldintzei dagokienez, langile gehienek meategietan lan egiten zuten. Etxeak oso txikiak ziren, ez ziren oso altuak, ez zuten bentilaziorik, logela bakarra izaten zuten kasu askotan, eta ohea elkarbanatu behar izaten zuten, ez baitzuten leku gehiagorik lo egiteko. Bizi-egoera horrek alde negatibo asko zituen, osasunari dagokionez; esaterako, pertsona batek gaixotasunen bat harrapatuz gero, inguruko eta ondoko guztiak ere gaixotu egiten ziren.
Soldatak eta Bizi-Maila
Bizi-egoera horrekin amaitzeko, soldatak aipatu behar dira; imajina dezakegun bezala, ez ziren batere altuak. Eguneko janari eskasa erosteko bakarrik ematen zieten, eta hala ere oso justu ibiltzen ziren.
Lan Baldintza Arriskutsuak
Lanaren ezaugarriei dagokienez, arrisku asko izaten zituzten. Langile askok sufritzen zuten beren egoeragatik; langile asko zeuden, baina horietako batek ere ezin zuen nekatuta egon, lan asko egin behar baitzuen. Azkenik, jabeek azkar ordezkatzen zituzten beste langile batzuekin.
Ondorioak eta Gizarte Tentsioak
Eskualdean bertan ezberdintasun handiak zeuden, eta horrez gain, segurtasun falta handia zegoen. Beraz, ondorio gisa esan dezakegu:
- Langileak fabrikaren ondoan bizi zirela, eta hori osasunerako oso kaltegarria zela.
- Langileak Andaluziatik, Galiziatik eta inguru horietatik etortzen zirela.
- Bertako pertsonen eta etorkinen arteko harremana ez zela batere erraza, Nazionalismoak ez zuelako batere laguntzen.
- Nazionalismo arrazista baten garapena ere bistakoa zela, horiek erakutsi nahi baitzuten zergatik ziren ezberdinak eta nork agintzen zuen benetan.