Biztanleria espainian
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,22 KB
6.3. Ondorio ekonomikoak: - Turismoak enplegua sortzen du. Espainian, enpleguaren %12 inguru sortzen du (2014). Edonola ere, horren zati handi bat urte-sasoiko enplegua da. - Aberastasuna sortzen du. Turismoak BPGd-aren %11 inguru sortzen du. Batzuetan prezioak gehiegi igotzea eragiten du. - Turismo-eremuetako ekonomia-jardueretan eragiten du. Batzuetan, biderkatze-efektua du, turismo-eskariak beste jarduera batzuk bultzatzen baititu (nekazaritza, industria, eraikuntza, garraioa eta merkataritza).
- Zerbitzu, ekipamendu eta azpiegituren hornidura hobetzen du, esaterako garraioena. Alabaina, turista gehiegi heltzean gerta liteke urte-sasoi batzuetan zerbitzu eta azpiegituren erabilerak gaindi egitea, eta beste batzuetan horiek gutxiegi erabiltzea. 6.4. Ondorio politiko, kultural eta soziologikoak: Turismoak herrien arteko hurbiltze politikoa eta gizarte eta kultura desberdinen arteko harremanak sustatzen ditu. Horrek ondorio positiboak ditu Espainiaren nazioarteko ikusgarritasuna sendotzen duenean eta gizarte-modernizazioa bultzatzen dituenean, eta negatiboak norberaren identitatea galtzea dakarrenean. 6.5. Ondorioak lurralde-antolamenduan: Turismoak bere beharrizanen arabera antolatu ohi du inguruan duen espazioa. - Itsasertzean, aisiarako edo horniketarako eremuak eratzen ditu. Ondorioz, ingurunea eraldatzen da. - Landa- eta mendi-eremuetan eta hiri historikoetako alde zaharretan, zenbait jarduera tradizional bazter uztea eta espazioa turistaren zerbitzurako beste batzuetan espezializatzea eragin dezake. 6.6. Ondorioak ingurumenean:
- Itsasertzeko eremuetan, turismoak ingurumenean ondorio nabarmenak izan zituen garapen bortitza izan zuelako denbora gutxian, espazio mugatu batean eta ingurumenarekiko ardurarik apenas zegoen garai batean. Ondorioak askotarikoak izan ziren: kontrolik gabeko urbanizazioa (Benidorm), esaterako. - Landa- eta mendi-eremuetan eta hiri historikoetako alde zaharretan, turismoak ondorio apalagoak izan ditu ingurumenean. Hala ere, eragin kaltegarriak ere izan ditu, hala nola nekazaritza-paisaia tradizionalak eraldatzea.