Biztanleria Piramidearen Azterketa: Zahartzea eta Ondorioak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Biztanleria Piramidearen Azterketa

Biztanleria-piramide honetan gizonen eta emakumeen kopurua bereizita ikus daiteke, adin-tarteka antolatuta.

Generoak eta Bizi-Itxaropena

0-4 urteko taldean, gizonen barrak luzeagoak dira, nahiz eta aldea txikia izan. 55 urtetik aurrera, ordea, emakumezkoenak dira luzeagoak, bizi-itxaropen handiagoa dutela adieraziz.

Gizonezkoen Barra Txikiagoen Arrazoiak

Gizonezkoen barra txikiagoak izateak hainbat arrazoi izan ditzake:

  • Emakumeen sendotasun biologikoa.
  • Gogortasun gutxiko lanbideak izatea (historikoki).
  • Gizonezkoek adikzio ez-osasungarriak eduki izana.

Piramidearen Forma eta Zahartzea

Adinaren arabera, piramideak kutxa forma du, eta horrek biztanleria zaharra dela adierazten du (gazteak %x baino gutxiago dira, eta adinekoak %xtik gora).

Oinarri Estua: Jaiotza-Tasa Baxua

Piramidearen oinarria estua da eta barrurantz sartzen da, jaiotza-tasa baxua eta beherantz doalako. Aldiz, adinekoen ehunekoa altua da, bizi-itxaropena handitu delako.

Zahartzearen Arrazoi Nagusiak

Biztanleriaren zahartzeak arrazoi anitzak izan ditzake:

  • Jaiotza-tasaren jaitsiera, 2008ko krisi ekonomikoaren ondorioz.
  • COVID-19aren pandemia.
  • Energiaren garestitzea eta gaur egun bizitzak duen kostu altua.

Jaiotza-Tasa Baxuaren Etorkizuneko Ondorioak

Tasa baxu honek ondorio larriak izan ditzake etorkizunean, arlo desberdinetan:

Demografia eta Hazkunde Naturala

Jaiotza-tasak heriotza-tasak baino baxuagoak badira, berezko hazkundea txikiagoa izango da. Horri aurre egiteko, jaiotza-tasa handitzearen aldeko neurriak hartu behar dira, hala nola subsidioak edo zergak arintzea.

Ekonomia eta Gizarte Gastua

Estatuari dagokionez, biztanleria zahartzeak gastu handia dakar:

  • Pentsioak: Egoera aktiboan dauden pertsonak erretiratuak baino gutxiago izango dira.
  • Osasungintza: Adinekoen sendagai, kontsulta mediko eta ospitaleratze gehiago behar izaten dira.
  • Mendekotasuna: Zerbitzuen eskaria igotzen da.

Politika eta Gizarte Karga

Adinekoentzako ondasunen eta mendekotasun zerbitzuen eskaria igotzen da, baita familien karga eta egoitzen eskaria ere. Arlo politikoan, adinekoen biztanleria zati handiagoa izateak BPGaren zati handi bat pentsioetan inbertitzea eragingo du.

Anomaliak Piramidean: Sarguneak eta Interguneak

Piramidean sarguneak eta interguneak antzeman daitezke, biztanleriaren mugimendu historikoak islatuz:

  • Sarguneak (Biztanleria-galera): Adibidez, 35-40 urteko tartean sargune bat dago, 80ko hamarkadako petrolioaren krisiaren ondoriozko aldaketa ekonomiko eta soziokultural baten erantzuna.
  • Interguneak (Biztanleria-hazkundea): Arrazoi anitzengatik sortuak, hala nola gerra osteko baby booma, garapen ekonomikoa edo immigrazioa.

Entradas relacionadas: