Bohr-en Eredu Atomikoa, Partikulak, Loturak eta Schrödinger-en Ekuazioa

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,04 KB

Bohr-en Eredu Atomikoa (1913)

Niels Bohr-ek eredu atomiko berri bat proposatu zuen 1913an, honako ideia hauetan oinarrituta:

  • Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago. Horrek esan nahi du elektroiak soilik egon daitezkeela posizio edo kokaleku egonkor batzuetan nukleoaren inguruan, eta posizio horiei energia-kantitate zehatzak dagozkiela.
  • Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energia-maila baimendu bati dagokio, n zenbaki arrunt batekin elkarturik dagoena.

Oinarrizko Partikulak

  • Protoiak eta neutroiak beste partikula bakunagoz daude osatuta: Quark-ak.
  • Fotoia: Indar elektromagnetikoa adierazten duen partikula.
  • Gluoia: Indar nuklear bortitza adierazten duen partikula.
  • Z0 bosoia eta W+- bosoia: Indar nuklear ahula adierazten duten partikulak.

Lotura Kimiko Motak eta Beraien Propietateak

Lotura Ionikoa

  • Giro-tenperaturan solidoak dira.
  • Gogorrak dira.
  • Fusio- eta irakite-puntu altuak dituzte (600 °C-tik gora).
  • Disolbagarriak dira disolbatzaile polarretan soilik (poloak dituzten loturak gai dira lotura askatzeko).
  • Korronte elektrikoa garraiatzen dute, urtuta edo disolbatuta daudenean soilik.
  • 3D-ko figura geometrikoak (kristalak) eratzen dituzte.

Lotura Kobalente Molekularra

  • Molekulak sortzen dituzte.
  • Giro-tenperaturan gasak edo likidoak dira.
  • Fusio-puntu baxuak dituzte (400 °C-tik behera).
  • Disolbatzerakoan, disolbagarriak dira disolbatzaile apolarretan substantzia apolarrak, eta polarretan polarrak.
  • Eroale txarrak dira elektrizitateari eta beroari dagokienez.

Lotura Kobalente Kristalinoa (Sare Kobalentea)

  • Solido oso gogorrak dira.
  • 3D-ko egitura geometrikoak (kristalak) eratzen dituzte.
  • Fusio-puntu oso altuak dituzte (1200 °C-tik gora).
  • Disolbaezinak dira.
  • Ez dute karga elektrikorik garraiatzen.

Lotura Metalikoa

  • Metaletan, atomoek azken geruzako elektroiak galtzen dituzte (ioiak eratuz).
  • Atomoak elkartu egiten dira 3D-ko egitura geometrikoak (kristalak) sortuz.
  • Elektroiak atomo batetik bestera mugitzen dira, atomoen artean hodei elektroniko bat sortuz.
  • Giro-tenperaturan solidoak dira (merkurioa izan ezik, likidoa baita).
  • Gogorrak dira.
  • Fusio-puntu altuak dituzte.
  • Eroale onak dira elektrizitateari dagokionez, elektroiak atomo batetik bestera erraz pasatzen baitira.
  • Propietate bereziak dituzte (adibidez, xaflakortasuna, harikortasuna...).

Schrödinger-en Ekuazioa

Schrödinger-en ekuazioak elektroiaren portaera deskribatzen du atomoan. Zenbaki kuantikoak erabiltzen ditu:

  • n (Zenbaki kuantiko nagusia): Energia-maila adierazten du. Zenbaki naturala da (1, 2, 3...).
  • l (Momentu angeluar orbitalaren zenbaki kuantikoa): Orbitalaren forma adierazten du. l = 0 (s orbitala, esferikoa), l = 1 (p orbitala, bi esfera lotuta), l = 2 (d orbitala, lau esfera elkar ukituz), l = 3 (f orbitala).
  • ml (Zenbaki kuantiko magnetikoa): Orbitalaren orientazioa adierazten du espazioan. Balio hauek har ditzake: -l, -l+1, ..., 0, ..., l-1, l.
  • ms(Spinaren zenbaki kuantikoa): Elektroiaren spina.

Entradas relacionadas: