Boleibola: Oinarriak, Teknikak eta Arauak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Boleibolaren Jatorria

Boleibola Estatu Batuetako heziketa fisikoko irakasle batek asmatu zuen.

Oinarrizko Jarrerak eta Teknikak

Oinarrizko jarrera: Belaunak flexionatu, gorputza apur bat aurrerantz makurtu, oinak banandu eta bat aurreratu, besoak flexionatu eta gorputz aurrean jarri.

Hatz Ukitua (Goiko Pasea)

Baloiaren atzealdean eta goialdean kokatu. Oinak baloia pasa nahi den tokira begira jarri. Ukondoak flexionatu, eskuak kopetaren aurrean triangelu forma eginez. Baloia hatz mamiekin ukitu, malguki baten moduan gorputza mugituz.

Besaurre Ukitua (Beheko Pasea)

Baloiaren atzealdean kokatu. Oinak baloia bota nahi duzun norabidean jarri. Hankak flexionatu eta enborra aurrerantz makurtu. Besoak 45 graduko angeluan jarri, esku bateko hatzak bestearen gainean jarriz eta hatz lodiak bien gainean. Baloia besaurrearekin jo. Ez altxatu besoak gora, ezta ukondoak flexionatu ere.

Sake Arrunta

Zelaiaren atzealdean kokatu. Ezkerreko oina aurreratu, hankak flexionatu. Baloia ezker eskuarekin gerri parean mantendu. Beste besoa atzera bota, gero aurrera eraman pendulu baten moduan eta baloia kolpatu.

Tenis Sakea

Aurrekoaren antzera, baina baloia gora jaurti eta eskuineko eskuarekin aurrera kolpatu, salto egiten duzun bitartean.

Jokaldien Teknikak

Errematea

Bi edo hiru pausuko lasterketa txikia egin eta gero gorantz salto egin. Eskuineko besoa buru atzealdera eraman eta baloia aurrealdean dagoenean kolpatu.

Blokeoa

Errematea gelditzeko, saretik gertu bi oinekin batera gora salto egin. Aurkariak errematea egingo duenean, besoak gora jarri, eskuak bata bestearen ondoan.

Defentsa (Jasoketa)

Baloia oso behean edo albokoa bada, normalean baloia esku batekin kolpatu eta jokalaria biratuz erori. Aurrerantz bada, bi eskurekin etzan eta sabela lurrean jarri, kolpea arintzeko.

Jokoaren Mekanika

Errotazioa

Jokaldi bakoitzaren hasieran, zelaiaren gune konkretura mugitu, erlojuaren orratzen zentzuan.

Jokalarien Kokapena eta Rolak

  • Jasoketa (saretik urrun): 5-6-1 posizioetako jokalariak, besaurre ukitua erabiliz.
  • Kokapena (saretik gertu): 3. posizioko jokalaria, hatz ukitua erabiliz.
  • Errematea: 4-2 posizioetako jokalariak.

Arauak eta Zelai Neurriak

  • Zelai neurria: 9x18 metro.
  • Zelaia markatzen duen marra zelai barruan dago.
  • Sakea zelaiaren atzeko aldetik egiten da.
  • Talde bakoitzean 6 jokalari daude.
  • Talde batek tantoa lortzen du baloia kontrako zelaia ukitzean edo aurkakoak falta egitean.
  • Set bat 25 puntura irabazi behar da, bi tantoko diferentziaz.
  • Sakea jasotzen duen taldeak tantoa egin eta gero, bere jokalariak posizio 1 errotatu behar dira.
  • Jokalaria ezin da beste zelaira sartu, ezta sarea ukitu ere.
  • Sakea 1. posizioan dagoenak egingo du.
  • Sakean egin daitezkeen faltak: sakatzen duen taldeko jokalari batek baloia bi aldiz ukitu, baloia kanpora joan, edo baloia sarea ukitu eta ez beste aldera pasatu.
  • Sake bakarra dago jokaldi bakoitzean.
  • Taldeak gehienez 3 ukitu egin ditzake jokaldi bakoitzean. Jokalari bakoitzak ukitu 1 bakarrik egin dezake jarraian.
  • Blokeo bat egin eta gero, ukitu hori ez da zenbatzen (taldearen 3 ukituen barruan).
  • Sakea ezin da blokeatu; baloia kolpatu behar da.

Entradas relacionadas: