Bolondres Sektorearen Hutsuneak eta Erronkak

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Ikuspegi honetan, botere publikoen esku-hartzea ordezko bat baizik ez da, eta ekintza pribatu ez-irabazlearen osagarri bat.

Bolondres Sektorearen Lau Hutsune Nagusiak

Funtsean, bolondres sektorearen lau hutsune aipa daitezke:

  • Filantropia gabezia
  • Berezitasunerako joera
  • Jarrera paternalista
  • Profesionaltasun ez nahikoa esku-hartzeetan

1. Filantropia Gabezia

Erakunde ez-irabazleek ezin diete gizarte modernoetan gertatzen diren giza eta gizarte arazo guztiei erantzun, besteak beste free rider jarreragatik. Horrez gain, elkartasun eskasa gaur egungo bizitzaren konplexutasunari lotua izan daiteke, garapena lagundu duten aldaketa ekonomikoekin. Izan ere, gerta daiteke elkartasuna erakusten duten pertsonak beharrean dauden pertsonak laguntzeko ezintasunean egotea. Hori dela eta, bolondres sistemak, nahiz eta kostuak mugatzeko eta ardura sozial zein justizia sentimenduak sortzeko balio duen, desabantaila handiak dauzka komunitate bateko beharrei modu egokian erantzuteko baliabide nahikoak zein egonkorrak proposatzerakoan.

Gaur egun, sektore ez-irabazleak erronka nabarmenei aurre egin behar die filantropia eta elkartasunaren alorretan. Esaterako, Estatu Batuetan, bolondres sektoreak emate zuzenetik jasotzen duen diru kopurua BPGaren %2 edo %3koa da. Zenbaki hori ez da berrogei urtean aldatu, nahiz eta biztanleria eta errenta per capita modu nabarmenean igo. Gainera, emaleak izatetik zergaordainleak izatera igaro nahi da, pertsona horiek arazo sozialen konponketan murgilduz.

2. Berezitasunaren Gabezia

Bolondres erakundeek eta ongiegileek joera dute beren erakundeen interesetatik gertu dauden biztanleei zuzentzeko. Erakunde eskuzabalen bidez, etnia, erlijio edo bizilagun taldeak batu daitezke, helburu amankomunak aurrera ateratzeko. Hala ere, berezitasunak ere bere desabantailak ditu, talde batzuk ez baitira bolondres erakundearen egitura orokorrean modu egokian ordezkatuak izaten. Oro har, erakunde ez-irabazleek joera dute “gehien merezi” duten behartsuei laguntza eskaintzeko, kasu larrienak erakunde publikoei utziz. Salomonek giza zerbitzuen 3.400 erakundetan egindako ikerketa baten arabera, erabiltzaileen %30a soilik behartsuek osatzen dute eta, erakunde horietako erdien kasuan, behartsuek beren bezeroen %10a baino gutxiago osatzen dute.

Horrez gain, bolondres erakundeek zerbitzuen bikoizketa eragin dezakete. Izan ere, erakunde horiek motibazio sozialak badituzte, interes propioak ere badituzte, bakarretarako joera ukatuz. Talde izaera ikusteko modu bat da laguntza eskaerak eta emateak bereziki egiten direla, etnia edo erlijio ezaugarriagatik. Jarrera horien aurrean, sektore ez-irabazlea ez da oso eraginkorra, indarrak zatitzen baititu.

3. Erakundeen Paternalismoa

Sektore horren batasuna ez dute komunitatearen eskaerek egiten, baizik eta botere ekonomiko handiena duten erakundeetako kideek erabakiei eta hobespen batzuei erantzuten dietela. Ondorioz, sektore ekonomiko garrantzitsuek kultura eta artea babesten eta sustatzen dute, beste behar eta eskaera batzuk erantzunik gabe gelditzen diren une berean.

Entradas relacionadas: