Botere Judizialaren eta Jardueraren Printzipioak
Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,6 KB
Botere Judizialaren Printzipio Nagusiak
Botere judizialaren oinarriak finkatzeko, hurrengo printzipioak hartu behar dira kontuan:
1. Mugiezintasun-printzipioa
Aurrekoaren osagarria da: epaileak ezin dira euren postutik mugitu. Honen bidez bermatu nahi da epaileak ez direla 'lagunen' onerako mugituko.
2. Esklusibotasun-printzipioa
Auzitegiei bakarrik dagokie epaitzea eta epaitutakoa betearaztea. Adibidez, epaia betetzen ez bada, beste baliabide batzuk bilatuko dira hori betearazteko; dirua ordaintzen ez bada, beste ondasun batzuetatik kenduko zaio.
3. Batasun-printzipioa
Printzipio honen arabera, Espainian botere judizial bakarra aurkituko dugu.
4. Botere judizialaren autogobernu-printzipioa
Botere judizialak bere burua antolatzeko askatasuna eta independentzia dauka. Nola gauzatuko da? Organo baten bitartez: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren bidez. Beste botereek ezin dute eragin prozesu honetan.
5. Auzitegi Gorenaren errekonozimendu-printzipioa
Honek esaten digu Auzitegi Gorena izango dela epaitegi guztien gainetik dagoen epaitegia; hau da, gidatzeko ahalmena du.
Jarduera-printzipioak
Justizia administrazioaren funtzionamendua arautzen duten oinarrizko puntuak dira:
1. Sententziak betetzeko betebeharra
Herritar eta botere publiko guztiek epaitegiek emandako sententziak bete behar ditugu. Printzipio hau Konstituzioan aldarrikatzen da. Borondatez betetzen ez badira, sistemak baditu beste baliabide batzuk betearazteko.
2. Doakotasun-printzipioa
Justizia, berez, doakoa da, doako justiziaren figura baitaukagu. Doako justizia lortzeko, pertsonak aitortu behar du ez duela dirurik abokatu bat ordaintzeko. Garrantzitsua da bereiztea: ez da berdina doako justizia eta ofiziozko abokatu bat izatea.
3. Ahozkotasuna eta publizitate-printzipioa
Epaitegien jarduera ia osoki ahozkoa da. Epaitegi batek egiten dituen jarduera gehienak publikoak dira; hau da, nahi izanez gero, auzi bat ikus dezakezu. Salbuespen gisa, gaiaren arabera, epaileak saioa publikoa ez izatea erabaki dezake.
4. Akats judizialengatiko erantzukizun-printzipioa
Estatuak erantzukizuna izango du epaile batek akats bat egiten duenean; hau da, kalte-ordain bat ordainduko dio akats hori jasan duen pertsonari.
5. Herritarren parte-hartzearen printzipioa
Herritarrek justizian parte hartzeko aukera eta eskubidea dute. Hau epaimahai herritarraren bitartez (Jurado, herritarrez osatua) gauzatzen da.