Botere Politikoa, Legitimazioa eta Platonen Etika

Clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Boterea eta Legitimitatea

Botere politikoa deitzen zaio besteak modu jakin batean jokatzera behartzeko ahalmenari edo indarrari. Botere politikoa legitimoa da obeditu behar dutenek gauzatzeko modua baliozkotzat daukatenenean.

Boterea eta Autoritatea

Bi kontzeptu daude: Boterea eta Autoritatea. Norbaitek autoritatea duela esaten dugu haren aginduak obeditu behar dituztenek errespetatu eta balioetsi egiten dutenean. Autoritatea ezin da inposatu; besteen onespenetik eta aitorpenetik baizik ezin da sortu.

Botere Politikoaren Legitimazioa (Max Weber)

Max Weberren ustetan, hiru modu izan dira historian botere politikoa legitimatzeko:

  • Legitimazio Tradizionala: Denboraren joanean aldatu gabe iraun duten ohituren prestigioan oinarritua. Gizarte tradizionaletan, belaunaldiz belaunaldi indarrean egon diren arauak errespetatzen badira hartzen da baliozkotzat boterearen erabilera.
  • Legitimazio Karismatikoa: Aparteko norbaiti lotuta dago legitimazioa: nortasun bikaina duela eta besteengan mirespena eta errespetua sortzen duen norbaiti lotuta. Gizabanako berezi horrek dituen gaitasun nabarmen eta paregabekoek erakarrita onartzen du gizarteak hari boterea ematea.
  • Legitimazio Arrazional-Legala: Boterea gauzatzeko modua arautzen duten lege eta arau multzo arrazional izatean oinarritzen da.

Etika eta Politika Platonen Ikuspegian

Antzinako Greziako filosofoen ikuspegiaren arabera, etika eta politika estu-estu lotuta daude. Platonen pentsamendu politikoak gizarte eredu ideal bat proposatzen du, pertsona bakoitzak bere ezaugarrien arabera bete-betean garatzeko aukera izan dezan.

Platonen Hiru Arima Motak

Hiru arima mota daude:

  • Arima Irrikatsua: Goseak eta egarriak menderatzen dituzte. Horrelako pertsonak behar materialak asetzeaz arduratzen dira. Horregatik, arima mota hori dutenei ondoen egokitzen zaien funtzio soziala ondasunak ekoiztea da.
  • Arima Haserrekorra: Oldarkorrak dira. Gizabanakoak soldadu bikainak izango lirateke, ohorea eta grina baitira haien interes nagusia. Arima hori duten pertsonek besteak defendatu behar dituzte.
  • Arima Arrazionala: Gizabanakoei ezagutza eta jakinduria interesatzen zaizkie. Intelektualki gailendu egiten direnez, filosofia ikasteko gai diren bakarrak dira. Prozesu luze eta nekez baten ondoren, Ideien Mundua ikustera iritsi ahal izango dira noizbait.

Entradas relacionadas: