Botika Motak: Sailkapena eta Erabilerak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

Hormonalak

  • Androgenoak: Hormona maskulinoen funtzioa dute.
  • Estrogenoak: Hormona femeninoen funtzioa dute.
  • Kortikoesteroideak: Antiinflamatorio esteroideoak dira. Erreakzio inflamatorio larriak saihesteko erabiltzen dira. Eragin immunodepresorea dute.
  • Glukagoia: Odoleko glukosa-kontzentrazioa igotzen du (intsulinaren kontrako eragina du). Hipogluzemiaren kontra erabiltzen da (urgentzia kasuetan).
  • Intsulina: Odolean dagoen glukosa-kontzentrazioa murrizten du. Diabetesa tratatzeko erabiltzen da.

Aparatu Digestiboarekin Lotutakoak

  • Bihotzerrearen kontrakoak edo antiazidoak: Urdailaren eta hestegorriaren mukosako mina gutxitzen dute. Urdailaren azidotasuna neutralizatzen dute.
  • Laxanteak eta libragarriak: Libratzea errazten dute, idorreria arinduz eta peristaltismoa handiagotuz.
  • Antiemetikoak edo goragalearen kontrakoak: Goragalea murrizten dute.
  • Ultzeren kontrakoak edo urdaileko babesgarriak: Jariakin gastrikoak murriztuz, urdaileko eta duodenoko ultzerak orbaintzen laguntzen dute.
  • Astringenteak edo lehorgarriak: Beherakoak tratatzeko erabiltzen dira.

Arnas Aparatuarekin Lotutakoak

  • Diuretikoak: Gernu-bolumena handiagotzen dute. Giltzurrunetako arazoek eragindako hipertentsio arteriala tratatzeko erabiltzen dira.
  • Mukolitikoak edo espektoratzekoak: Arnasbideetako jariakinak errazago kanporatzen laguntzen dute.
  • Antitusiboak edo antitusigenoak: Emankorra (produktiboa) ez den eztula arintzeko erabiltzen dira.
  • Bronkio-zabaltzaileak edo bronkodilatadoreak: Bronkioen hormak zabaltzen dituzte, arnasketa-funtzioa hobetuz. Asmaren kontra erabiltzen dira.

Nerbio-Sistemarekin Lotutakoak

  • Analgesiko ez narkotikoak: Mina arintzeko erabiltzen dira. Analgesiaz gain, eragin antipiretikoa edota antiinflamatorioa izan dezakete.
  • Analgesiko narkotikoak: Mina sakona tratatzeko erabiltzen dira. Eragin lasaigarria dute. Menpekotasuna eragiteko arriskua daukate.
  • Antipsikotikoak edo neuroleptikoak: Eskizofrenia eta psikosia bezalako gaixotasun mentalak kontrolatzen laguntzen dute.
  • Antidepresiboak: Gogo-aldartea hobetzen dute.
  • Anestesikoak: Mina, sentikortasuna eta mugitzeko ahalmena desagertarazten dituzte, nerbio-bulkada blokeatuz.
  • Estimulatzaileak: Alerta-egoera bultzatzen dute. Menpekotasuna eragiteko arriskua daukate.
  • Hipnotikoak: Logura ematen dute. Batzuk lasaigarriak dira. Beste batzuk, epilepsia eta asaldura psikiatriko batzuk tratatzeko erabiltzen dira. Menpekotasuna eragin dezakete.
  • Konbultzio kontrakoak edo antikonbultsiboak: Epilepsiaren kontrakoak edo antiepileptikoak: konbultsioak arintzen dituzte.
  • Antsiolitikoak edo lasaigarriak: Lasaitu eta erlaxatzen dute. Horrela, antsietate- eta tentsio-egoerak arintzen laguntzen dute.

Bihotz-Hodietako Sistemarekin Lotutakoak

  • Antiarritmikoak eta arritmiaren kontrakoak: Bihotz-taupaden maiztasuna eta erritmoa erregulatzen dute.
  • Hodi-zabaltzaile periferikoak edo basodilatadoreak: Odol-hodi periferikoen argia handitzen dute, odol-hodiak zabalduz.
  • Antianginosoak edo anginaren kontrakoak: Hodi-zabaltzaile koronario gisa aritzen dira. Gutxiegitasun koronarioetan erabiltzen dira.
  • Koagulatzaileak edo antihemorragikoak: Odolaren gatzapen-prozesua bizkortzen dute.
  • Antianemikoak: Anemia desberdinak tratatzeko erabiltzen dira: burdina, B12 bitamina eta azido folikoa, besteak beste.
  • Antitrombotikoak edo antikoagulatzaileak: Odolaren gatzapen-denbora atzeratzen dute. Odol-batuen sorrera ekiditeko erabiltzen dira.
  • Kardiotonikoak: Bihotz-muskuluaren indarra handiagotzen dute. Bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko erabiltzen dira.

Beste Batzuk

  • Antigripalak: Gripeak eragiten dituen sintomak arintzeko erabiltzen dira.
  • Antihistaminikoak: Erreakzio alergikoen kontra erabiltzen dira.
  • Antibiralak edo biruzidak: Birusek eragindako infekzioen kontra erabiltzen dira.
  • Immunosupresoreak: Sistema immunologikoaren erantzuna gutxitzen dute. Transplanteen errefusak prebenitzeko erabiltzen dira.
  • Antimikotikoak edo antifungikoak: Onddoek eragindako infekzioen kontra erabiltzen dira.
  • Antibiotikoak: Bakterioek eragindako infekzioen kontra erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: