Bpg nominala
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,6 KB
Ondasun edo zerbitzu baten diru-balioa aldatu egiten da denboraren joanean, ondasunak edo zerbitzuak berbera izaten jarraitu arren. Orain arte aztertu dugun BPGd-a, merkatu-prezioen araberakoa zein faktore-kostuen araberakoa,BPGd nominala da, eta azken ondasun eta zerbitzuak bider dagokion urtean zuten prezioa eginda kalkulatzen da. Ekonomian inflazio-prozesuak izan ohi direnez, inflazioaren eragina kendu beharko da zenbait aldiren arteko alderaketa baliozkoak egin ahal izateko. Ekonomialariek beste adierazle bat kalkulatzen dute: BPGd erreala.Urte jakin batzuetako ondasunen eta zerbitzuen kantitatea erabiliz kalkulatzen da hori, baina, BPGd nominalean ez bezala, oinarri edo erreferentzia moduan erabiltzen den urteko prezioez biderkatzen da. Horrela, prezioen igoeraren eragina kentzen da. Balio nominaleko BPGd-a balio errealetara pasatzeari deflektazte deritzo. Deflektatzea inflazioak magnitude edo balio batean duen eragina kentzea da.