Bretton Woodseko Akordioak: Nazioarteko Finantza Erakundeen Sorrera
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB
1944. urtean, Bigarren Mundu Gerra amaitu aurretik, Bretton Woodsen Nazioarteko Finantza Konferentzia ospatu zen. Garai hartako herrialdeak bildu ziren, Alemania eta bere aliatuak izan ezik. Bertan, bi plan nagusi aurkeztu ziren: bata J.M. Keynesek defendatutakoa eta bestea D. Whitek sustatutakoa. Azkenean, Estatu Batuen presioaren ondorioz, D. White-ren plana hautatu zen.
Bretton Woodsek etorkizunean garrantzi handia izango zuten bi erakunde finkatu zituen:
- Nazioarteko Diru Funtsa (NDF): Nazioarteko ordainketak eta merkataritza harremanak errazteko sortutako tresna izan zen. Bere helburuak ziren nazioarteko diru sistemaren arauak ezartzea, mundu mailako diru lankidetza bultzatzea, moneten arteko aldaketa orekatzea, nazioarteko merkataritza sustatzea eta garapen orekatua lortzea.
- Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankua (Munduko Bankua): Gerra amaitutako herrialdeen berreraikuntza finantzatzeko eta garapen bidean zeuden herrialdeen (Afrika, Asia eta Latinoamerika) garapena bultzatzeko sortu zen, 1946an martxan jarriz. 50eko hamarkadatik aurrera, garapen bidean zeuden herrialdeak laguntzera bideratu zen, eta horretarako organismo zehatzak sortu ziren:
- Nazioarteko Finantza Korporazioa (sektore pribatua bultzatzeko).
- Susperketarako Nazioarteko Elkartea (interesik gabeko maileguak emateko).
- Inbertsioei Buruzko Eztabaiden Konponketarako Nazioarteko Erakundea (atzerritar inbertsioak sustatzeko).
NDFren Funtzio eta Funtzionamendua
NDFren funtzio nagusiak hiru dira:
- Nazioarteko diru-sistemaren arauak ezartzea.
- Herrialde kideei finantza laguntza ematea.
- Erakundeko kide diren gobernuekiko aholkularitza-erakunde izatea.
NDFren funtzionamendua honako hau da:
- Kide bakoitzak kuota bat ordaindu behar du, herrialdearen errenta nazionala eta merkataritza balantzaren arabera finkatzen dena.
- Sisteman sartzean, dolarraren eta urrearen arteko truke-tasa finkatu behar zen. AEB zen urrearekiko bihurgarritasuna zuen bakarra.
- Dolarrak nazioarteko diru erreserben parte bat osatzen zuen.
- Balio aldaketak: %10etik beherako edozein gutxitze edo handitze NDFri jakinarazi behar zitzaion; %10etik gorako aldaketetarako, NDFren onespena lortu behar zen.
- Kideek urtero NDFren batzorde bat hartzeko konpromisoa hartu behar zuten, helburua gobernuei ekonomia buruzko gomendioak ematea eta txostenak argitaratzea zen.
GATT: Merkataritza Harremanak Liberalizatzeko Akordioa
GATT (Merkataritza eta Muga Zergei Buruzko Akordio Orokorra) 1940ko hamarkadaren azkenaldian eratu zen. Helburu nagusia merkataritza harremanetan librekanbismoa zabaltzea zen, honako metodo hauek erabiliz:
- Nazioarteko merkataritzan diskriminazioak baztertzea.
- Murriztapenak gaitzestea.
- Oztopo burokratikoak gutxiestea.