Burdinbidearen Eraikuntza Espainian: Aldi Gorenak eta Krisiak

Clasificado en Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,92 KB

Burdinbidearen Eraikuntza Espainian

Sarrera

Trenbidea funtsezko tresna izan zen Espainiak garraio sistema merke, azkar eta masiboa izan zezan. Eskualdeen arteko pertsonen eta salgaien mugimendua erraztu eta barne-merkatua sustatu zuen. Burdinbideak herrialde baten modernizazio eta garapen maila islatzen zuen industria iraultzaren testuinguruan.

Espainiako trenbidearen historia zailtasunez hasi zen, hainbat faktorek baldintzatuta: geografia malkartsua, nekazaritza-ekonomia, industria atzeratua, kapital eta teknologia falta. 1848an, Narváezen agintaldian, lehen kilometroak eraiki ziren kapital pribatuarekin, baina kontzesioen banaketak ustelkeria eta espekulazioa ekarri zituen.

Trenbide-Sarearen Eraikuntza

Trenbide-sarearen eraikuntzak bi aldi nagusi izan zituen:

1. Aldi Gorena (1855-1866)

5.000 km baino gehiago eraiki ziren.

  • 1855ean, Madozek desamortizazio orokorra egin zuen herri-lanak, batez ere burdinbidea eta azpiegiturak, sustatzeko. Trenaren Legearekin, Estatuak banku propioak sortu zituen burdinbideak finantzatzeko. Hala ere, ez zen nahikoa izan eta atzerriko kapitala erakartzeko, Estatuak kontzesioak, frankiziak, zerga-salbuespenak eta diru-laguntzak eman zituen.
  • Errailak, lokomotorak, bagoiak, zubiak eta teknologia kanpotik ekarri ziren, eta horrek ez zuen barne-siderurgiaren garapena bultzatu 1865era arte.
Argi-ilunak
  • Trazadura okerra: Planifikaziorik gabe, azkarregi eta arinegi eraiki zen.
    • Eredu erradiala: Madrildik itsas portuetara eta Pirinioetara lotuta, zonalde industrializatu eta dinamikoenak loturarik gabe utziz.
    • Zabalera: Europako trenbideena baino zabalagoa zen, eta horrek Espainia isolatu zuen. Justifikazioa: Frantziako inbasio militarrarekiko eta librekanbismoarekiko beldurra.

2. Hamarkada Dramatikoa (1866-1876)

1866ko nazioarteko finantza-krisiak burdinbideak eta bankuak hondatu zituen.

  • 1.000 km baino ez ziren eraiki.
  • Isabel II.aren erregealdiaren azken urteetako ezegonkortasun politikoak ez zuen lagundu.
  • 1868ko Iraultza Loriatsuan, liberal aurrerakoiek meatzeen desamortizazioa eta librekanbismoa sustatu zituzten atzerriko kapitala erakartzeko. Burdinbideak hiru konpainia frantsesen esku geratu ziren: Iparraldekoa, MAZ eta Andaluziakoa. Finantzaketan, Kataluniako, Valentziako eta Euskal Herriko kapitala inbertitu zen.

Nafarroak Madril-Paris linea izateko aukera galdu zuen (Aldudes), bertako jauntxoek irmoki kontra egin baitzioten Serafín Olaberen proiektuari.

Ondorioa

Burdinbideak funtsezkoak izan ziren merkatu nazionala sortzeko, nekazaritza kapitalista bultzatzeko eta ekonomiaren beste sektore batzuk (ikatza, zura, labe garaiak, siderurgia, finantzak) dinamizatzeko. Horrez gain, Estatuaren modernizazioan ere paper garrantzitsua izan zuten.

Entradas relacionadas: