Burdinbidearen Lege Orokorra

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4 KB

Aurrean dugun testu hau 1855ean publikatu zen, testu juridiko eta publikoa da. Gorteek egin zuten eta Isabel II.ak berretsi eta jakinarazi zuen. Isabel II.arenerreginaldiaren barruan biurteko progresistan kokatzen dugu testu hau eta burdinbidearen eraikuntza sustatzea izan zuen xedetzat.

Testu honetan ageri diren artikulu sortan honako alderdi hauek adierazten dira:

·Trenbideak gobernuak edo konpainiek eta partikularrek eraiki ahal izango dituzte, baina betiere azken hauek dagozkien emakidak eskuratu badituzte (4,6.art)
·Estatuak burdinbidearen abantailak ematen ditu: funts publikoen laguntza (8.art) burdinbidearen eraikuntzan erabiltzen diren kanpoko kapitalak estatuaren babespean gelditzen.(19.art), trenbidea eraikitzeko beharrezkoak ziren lurrak,egurrak, harriak…hartzeko eskubidea, betiere burdinbidea ustiatzeko bada. Estatuak, konpainiak behar zituzten materialak, muga-zergetatik salbu uzten zituzten, hau da, gero itzuliko zizkien estatuak enpresei diru hori. (20.art).
·Trenbidearen ezaugarriak finkatzen ditu: kasu honetan, trenbidearen zabalera (30.art)
XIX.mendean, industri iraultzarekin batera, garraoibideen iraultza gertatu zen, burdinbidearen eta lurrin-ontziaren eskutik. Garai hauetan, burdinbidearen hedapena herrialdeek zuten industrializazio mailaren adierazle zen. Funtsezko zeregina zuen, herrialdeen hazkunde ekonomikoan.
Espainian, burdinbidea berandu iritsi zen, XIX.mendearen bigarren erdialdean. Isabel II.arenerreginaldian, progresistek agintean zeudelarik hainbat lege hartu ziren industrializaziorako ezinbestekoak ziren azpiegitura finantziarioen eta garraoibideen garapena sustatu nahi izan zuten.

Gobernu progresistek, burdinbidearen eraikuntza bultzatzeko 1885eko burdinbidearen lege orokorra atera zuen.

Lege horrek zenbait abantaila eman zien burdinbidean inbertitu zuten konpania pribatuei. Hainbat tren-konpainia sortu ziren, gehienak kanpoko kapitalez eratuak. Frantsez batik bat. Norteko trenbidea, Madril-Irun linea egin zuena. Euskal Herrian, Tutera-Bilbo, meatze trenbideak, hau izan zen Bilboko burgesiak eraiki zuen lehen trenbide linea. Honek, Miranda de Ebro, Madril-Irun linearekin lotzen zuen. Burdinaren esportazioen gorakadaren ondorioz, mendearen azken laurdenean: Bilbo-Portugalete, FerrocarrilesVascongadas… sortu ziren.
Espainiako tren-sarearen eraikuntza berandu eta azkarregi, ondo planifikatu gabe egin zen. Honen ondorioz, burdinbideak ez zituen Espainiako ekonomiarentzat espero zitekeen onurak ekarri.Aurrenik, legeak konpainia pribatuei eskeintzenzizkien onurek atzerriko kapitala erakarri zuten: Horren ondorioz, Trenbide sarearen zatirik handiena enpresa Belgikarren, Inglesek eta batez ere, Frantsesek eraiki zuten, euren materialak erabiliz.
Beraz, Espainiako industriak ez zuen ia etekinik atera burdinbidearen eraikuntzatik. Kalitate gutxiko materialak erabili ziren, ondorioz, konponketa gastuak handiak izan ziren. Azkenik, erabili zen egitura erradiala izan zen, penintsulako erdialdea periferiarekin lotzea helburu zuena, kontutan hartu barik periferia zela populatuena eta industrializatuena. Europako gainerakoan baina bide zabalagoa aukeratu zenez, Espainia Europear saretik kanpo geratu zen, horrek isolamendu ekonomikoa ekarri zuen.
1864tik aurrera, orduan hasi zen hamar urte iraungo zuen burdinbidearen krisia. Burdinbidearen eraikuntzan berregin zen mendearen azken laurdenean, krisitik aurrera atera ziren konpainia gutxi batzuen eskuetatik. XX.mendearen lehenengo hereneko aldi arrakastatsuenaren ondoren, burdinbidea berriro hirian sartu zen eta beharrezkoa izan zen estatuaren esku hartzea gero eta handiagoa, 1941ean RENFEren sorrerarekin burdinbidea nazionalizatu egin zen, tren-konpainia pribatuak desagertuz.
Denbora pasatu ahala, burdinbideak garrantzia galdu zuen beste garraiobide batzuen mesedetan, (automobila eta hegazkina). 1980ko hamarraldian, estatuak, burdinbidearen erabilera bultzatzeko xedez, Abiadura Handiko Trena deritzonean inbertitzen hasi zen.

Entradas relacionadas: