Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Espainiako Iraultza Liberala

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Cadizeko Gorteak

Frantziaren aurkako gerran, Batzar Zentral Gorenak, porrot militarragatik desegin zen eta Erregeordetza bati utzi zion lekua. Desegin aurretik, Gorteak biltzeko deia egin zuen, iraultzaren hasiera izan zena. Gorteak 1810ean Cadizen bildu ziren. Lana paradoxikoa izan zen: espainiar gehienak frantsesei aurre egin zien bitartean, ilustratu batzuek ideia liberalak ezarri nahi zituzten.

Liberalismoaren arrakasta eta Espainiako lehen iraultza burgesa: Kontraesan hori azaltzen duten faktoreak

  • Gorteak Cadizen bildu ziren: Frantsesen domeinutik kanpo zegoen hiri bakarra zen, eta ingelesek babesten zuten. Giroa berezia zen: merkataritza-hiri dinamikoa eta liberala.
  • Gerraren oztopoengatik: Probintzia batzuetan ezin izan ziren hauteskundeak egin. Kostaldeko hiriek ordezkariak bidaltzeko erraztasuna izan zuten.

Cadizeko Gorteetako erreforma nagusiak

Diputatuen artean bi joera nagusi zeuden:

  • Liberalak: Berrikuntza iraultzaileen aldekoak.
  • Absolutistak: Erregimen Zaharraren aldekoak.

Liberalak nagusi izan ziren. Cadizeko Gorteak Espainiako lehen parlamentu modernoa izan ziren. Ordezkaritza ez zen estamentuka egin, herriaren ordezkariak ganbara bakar batean bildu baitziren. Biltzar konstituziogile modura eratzean, subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizeko diputatuek iraultza liberala abiarazi zuten. Gorteek Fernando VII.a aitortu zuten Espainiako erregetzat, bi helbururekin: Erregimen Zaharraren amaiera eta konstituzio bat egitea Espainian monarkia liberala eta parlamentarioa ezartzeko.

Cadizeko Gorteek emandako dekretuak (1810-1813)

Dekretu hauen bidez Erregimen Zaharraren amaiera ekarri zen. Garrantzitsuenak:

  1. Inprimatze Askatasuna: Idatzi politikoen zentsura kendu zen, lehen aldiz Espainian.
  2. Jaun-eskubideak deuseztatu: Jaurerri jurisdikzionalak desagertu ziren.
  3. Inkisizioa deuseztatu.
  4. Askatasun ekonomikoa: Gremioen deuseztaketa eta liberalismo ekonomikoa ezarri ziren.
  5. Desamortizazioari hasiera: Inkisizioaren, ordena militarren eta ezabatutako komentuen ondasunak estatuaren eskuetara pasatuko zirela agindu zen.

1812ko Konstituzioa

1812an, San Jose egunez, Cadizeko diputatuek Konstituzioa onartu zuten. Espainiako lehen konstituzio liberala izan zen, monarkia parlamentario bihurtu zuena.

Konstituzioaren ezaugarriak

  1. Nazioaren burujabetasuna: Agintea nazioari dagokio.
  2. Aginte banaketa:
    • Legegilea: Gorteen eskuetan, ganbara bakar batean bilduta. Gorteek legeak egiten zituzten eta erregeak berretsi.
    • Judiziala: Epaimahaiak.
    • Aginte exekutiboa: Erregearen eskuetan. Ezin zituen Gorteak desegin, eta ministroak izendatzeko Gorteek berretsi behar zituzten. Hala ere, erregeak garrantzi handiko botereak gorde zituen: legeak proposatu eta beto eskubidea bi aldiz erabili.
  3. Herritarren berdintasuna: Legeetan eta zergetan. Foruak ez ziren aipatu.
  4. Gizonezko sufragio unibertsala, zeharkakoa: 25 urte zituztenek boto eskubidea zuten, baina ez zituzten zuzenean diputatuak aukeratzen, konpromiso sistema baten bidez baizik. Hautatua izateko, jabea izan behar zen.
  5. Pertsonen eskubideen aitorpena: Iritzi askatasuna, jabetza askatasuna, etab.
  6. Espainiako erregimen politikoa: Parlamentu konstituzionala zen.

Aspektu interesgarriak

  • Hezkuntza orokortzeko plangintza.
  • Milizia Nazionala.

Antzinako Erregimenaren aztarnak

  • Konfesionaltasuna.
  • Zentsura arazo erlijiosoetan.
  • Erregearen pertsona sakratua.

Cadizeko Konstituzioaren eragina

Indarrean oso denbora gutxian egon zen: Hiru Urteko Liberalaren garaian (1820-1823) eta Isabel II.aren erregealdian (1836-1837). Konstituzioak nazioartean eragina izan zuen. Beste konstituzio batzuek eredutzat hartu zuten, Amerikan eta Europan.

Entradas relacionadas: