Cadizeko Gorteen Osaera Soziopolitikoa (1810): Independentzia Gerratik Iraultza Liberalera
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB
Bigarren mailako iturria duen barra grafiko baten aurrean gaude, izaera politiko eta soziopolitikoa duena, 1810ean Cadizen bildutako Gorteen gizarte osaera adierazten baitu. Ardatz bertikalean Gorteetako diputatuen lanbideak agertzen dira; horizontalean, berriz, lanbide bakoitzak izandako diputatu kopurua.
Independentzia Gerra eta Gorteetarako Deialdia
Grafikoan jasotzen den Cadizeko Gorteen osaera ulertzeko, ezinbestekoa da Gorteak sortu ziren testuingurua ulertzea. Horregatik, Independentzia Gerrara jo behar dugu (1808-1814). 1808an, frantziar ejerzitoaren okupazioa gertatzen ari zelarik eta Jose I.a Espainiako errege bihurtu ondoren, herri altxamendua gertatu zen, Independentzia Gerrari hasiera emanez. Horren aurrean, erresistentzia militarra zein zibila antolatu zen eta probintzia mailako batzarrak sortu ziren. 1808an, Batzar Gorena sortu zen, Fernando VII.aren izenean Jose I.aren botere politiko paraleloa bihurtu zena.
1810ean, Batzar Gorenak Cadizen bilatu zuen babesa eta Gorteetarako deialdia egitea erabaki zuen, frantziarren aurrean nazioaren ordezkariak izango zirenak, Fernando VII.aren izenean. Gorteetarako deialdiak bi jarrera sortu zituen:
- Absolutistek Gorte estamentalak defendatzen zituzten.
- Liberalek eta ilustratuek, berriz, hauteskundeen bidez aukeratutako ganbera bakarreko Gorteak defendatzen zituzten, non diputatu bakoitzak boto indibiduala izango zuen.
Gorteak deitzeko prozedurak eta frantsesen okupazioak erabat baldintzatu zuten Gorteen osaera, Cadizen bertan bilatu behar izan zirelako alderdien ordezkariak. Horrela uler daitezke Gorte horiek hartuko zituzten erabakiak.
Cadizeko Gorteen Osaera: Burgesiaren Garaipena
1810ean Cadizen bildu ziren Gorteetako kideen lanbideei erreparatuz, bi bloke ideologiko eta soziologiko osatu ziren:
- Antzinako Erregimena eta absolutismoa ordezkatzen zutenak:
- Kleroa (90 kide)
- Noblezia (14 kide)
- Hiriko burgesia ordezkatzen zuten lanbideak, ideia liberalak edo ilustratuak zituztenak, nagusi izan ziren:
- Abokatuak (56 kide)
- Funtzionarioak (49 kide)
- Militarrak (30 kide)
20 kide baino gutxiago izan zituzten beste lanbide batzuk ere egon ziren, hala nola katedradunak eta merkatariak. Goi kleroak eta goi nobleziak ez zuten ordezkaririk izan, ezta nekazariek eta artisauek ere. Beraz, burgesiaren interesak defendatuko zituzten Gorteak osatu ziren.
Iraultza Liberala eta 1812ko Konstituzioa
Esku artean ditugun Gorteak frantsesen kontrako gerraren testuinguruan sortu ziren, eta prozesu iraultzaile baten ondorioa izan ziren, batzarren sorrerak abian jarri zuena. Cadizeko Gorteek iraultza liberala jarri zuten martxan, Antzinako Erregimena deuseztatu zuten eta konstituzionalismoari hasiera eman zioten 1812ko Konstituzioarekin.