Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Juridikoa da, Cadizko konstituzioaren artikulu batzuk direlako. Testu honek gai politikoa jorratzen du, bertan Espainiako lehen konstituzioa jotzen duelako, La Pepa izenez ezagutzen dena. 1812ko Martxoaren 19an idatzi zen Cadizen Espainian, espainiarren eta frantsesen arteko Independentzia gerra gertatzen ari zen bitartean. Testu honen egilea kolektiboa da, garai hartan sufragio unibertsalez hautatutako gorteetako diputatuek idatzi zutelako. Testua bi hemisferioetako, hau da, bai Espainiako koloniei eta baita Espainia bertako biztanleei zuzenduta dago eta Fernando IV-a beraien errege bezela onartzen dute. Helburua, absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea da. Konstituzio hau bi zatitan dago banatuta: Testuaren lehengo paragrafoan, hau da, konstituzioaren sarreran, Gorteetako diputau kideek Fernando VII-haien errege bezela onartzen dutela diote. Bigarren zatian, Konstituzioan idatzitako legeak artikulutan banatuta ikus ditzazkegu hurrengo multzotan bereiztuta:1. eta 371. artikuluek eskubide eta askatasunei buruz hitz-egiten digute (zati dogmatikoa), 3. Artikuluak Subiranotasunari buruz hitz-egiten digu (zati dogmatikoa), 8. Artikuluak Espainiarren betebeharrei buruz (Bestelakoak), 12. artikuluak Estatuaren eta erlijioaren arteko harremanei buruz (zati dogmatikoa), 14. artikuluak gobernu sistemari buruz eta azkenik, 15,16 eta 17. artikuluek Botere-banaketari buruz hitz- egiten digute.Testuaren ideia nagusia, Gorteek lege edo estatutu batzuk onartu eta berretsi dituztela da, hau da, konstituzio berri bat idatzi dutela./bigarren mailakoak:-Gobernu mota monarkia parlamentarioa izan zen -Gobernu mota monarkia parlamentarioa izan zen.

PERTSIARREN MANIFESTUA:

Formaren arabera: Testu zirkunstantziala da. Edukiaren arabera: Izaera politikokoa da; honen bidez Espainian lehenengo aldiz talde politiko baten jarrera azaldu zen. Egilea: Egiletasun kolektiboa du, Cadizen bildutako Espainiako gorteetako 69 diputatu absolutistek eginikoa delako. Nori zuzenduta: Testua Fernando VII.ari zuzendua dago Jauna eta BM esaten dutenean hautematen da. Hau espetxetik itzuli zenean idatzi zuten, 1814ko apirilaren 12an, 1812ko Konstituzioak indargabetutako absolutismo monarkikoa berrezartzeko eskaera eginez. Baino nahiz eta Fernando VII.ari zuzenduta egon egian herriari zuzenduta dago. Dokumentuaren helburua edo asmoa: Konstituzioak indargabetutako absolutismo monarkikoa berrezartzeko helburuarekin egin zen. Testuaren kokapena denboran eta espazioan: hain zuzen ere XIX. mendeko 1814.urtean idatzita. Fontainebleau-ko itunaren ondoren, Baionako abdikazioen ondorioz dinastia aldaketa eta inbasio frantsesak egindako Independentzi gerra bukaeraren garaikoa. Cadizeko konstituzioa sinatu egin da, eta absolutistak beldurtuta daude. Fernando VII.a Espainiara bueltatzear zegoen. Valensay-ko ituna sinatu zuten eta Fernando VII.aren itzulera hasten da. 1814ko maiatzean Fernando VII.a Valentzian zegoela agindua eman zuen eta Madrilen idatzi egin zen. Oinarrizko ideien sailkapena: Testu honen ideia nagusia monarkia absolutista berrezartzearen nahia eta ideia liberalak baztertzea da, 1812ko konstituzioaren oinarriak baztertuz. Baita ere absolutistek Fernandoren bueltan honi lagunduko ziotela adierazten zioten. Termino historikoen azalpena: BM: "Vuesa merced" gazteleraz, erregea deitzeko, kasu honetan Fernando VII.a Konstituzioa: estatu baten lege gorena da, bertan erabakitzen da estatua izango dituen ezaugarri eta oinarri garrantzitsuenak. Gorteak: Errege eta bere ingurukoen egoitza den jauregi eta herriak eta haren zerbitzu eta segizioa eratzen duten pertsona multzoak osatzen dute.

Entradas relacionadas: