Cadizko Konstituzioa (1812): Analisia eta Testuingurua

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

Sailkapena

Iruzkin hau 1812ko Konstituzioaren zati bat da; lehen mailako testu juridiko eta politikoa da, konstituzioa izatean balio politiko handia baitu. Testu honen egilea anitza da, Espainiako Gorteetako ordezkariek idatzi baitzuten, eta hartzaile unibertsala du, espainiar guztiei zuzenduta dagoelako. Dataren arabera, 1812ko Espainiako Independentzia Gerraren ondoren kokatu dezakegu.

Analisia

Sarrera

Dokumentuaren egilea (Gorteetako ordezkariak) eta dokumentuari onarpena emango diona (Fernando VII.a) agertzen dira. Baita ere, Konstituzioan proposatutako aldaketa batzuk artikuluka banatuta:

  • 1. artikulua: Estatu mota. Estatu bakar bat, bateratua, zentralizatua lege berberekin eta probintzietan antolatuta.
  • 3. artikulua: Subiranotasuna. Nazio-subiranotasuna. Legeak egiteko ahalmena nazioak dauka, eta bere izenean, Gorteek, non herriaren ordezkariak dauden.
  • 8. artikulua: Gizabanakoen betebeharrak. Berdintasun fiskala, zergen ordainketa eta (371. artikulua) pentsamendu-askatasuna zentsurarik gabe aldarrikatu.

Botere Banaketa

  • Legegilea (15. artikulua): Gorteek eta erregeak dute legeak egiteko ahalmena.
  • Betearazlea (16. artikulua): Erregeak legeak indarrean jartzeko ahalmena.
  • Judiziala (17. artikulua): Auzitegietan legeak aplikatu.

Erlijioa

  • 12. artikulua: Erlijio katolikoa ofiziala da, beste bat praktikatzea debekatuta dago.

Testuingurua

Testu hau idatzi zenean, Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814) gertatzen ari zen. Gerra honen arrazoia, Napoleonek Portugal inbaditzera joan zenean, Frantziako armada Espainia inbaditzen hasi zela izan zen. Une horretan, nobleziak eta elizgizonak Karlos IV.aren eta Godoyren konfiantza galdu zuten, eta aldaketa baten beharra zegoen. Aldaketa hau Aranjuezeko Matxinadan gauzatu zen, eta ondorioz, Godoyk kargua galdu eta Karlos IV.ak, behartuta, Koroa bere semeari utzi zion, Fernando VII.ari.

Egoera honek Espainia ahultasunean utzi zuen, eta Napoleonek, hori aprobetxatuz, Espainiako errege familia osoa Baionara bidali zuen, Koroa eskuratzeko eta, ondoren, bere anaia Josef Bonaparte Espainiako errege izendatzeko (Baionako Abdikazioak). Bi talde sortu ziren: inbasioaren aldekoak (afrantsesatuak, Josef Bonaparte buru zutela) eta inbasioaren aurkakoak (erregimen zaharraren aldekoak eta liberalak, Fernando VII.a buru zutela).

Cadizen bildu ziren, hiri hau ez zegoelako Frantziako armadak okupatuta; gainera, merkataritza-hiri garrantzitsua zen eta liberal asko bildu zituen. Gerra egoera zela eta, goi-noblezia eta eliza ia ez ziren ordezkatuta egon. Okupatutako probintzietako ordezkariak ez ziren joan; inguruetako eta Ameriketako ordezkariak, erreformen aldekoak, joan ziren. Gorteetan bi joera nagusi egon ziren: liberalak, eraldaketen aldekoak, eta absolutistak, Antzinako Erregimenaren aldekoak.

Azkenean, 1812an Konstituzioa idatzi zen, non testuan izendatutako aldaketez gain, beste hainbat ere proposatu ziren.

Baina 1814an, Fernando VII.ak Konstituzioa indargabetu zuen. Horrela, Seiurteko Absolutistari (1814-1820) hasiera eman zion. Gero, Riego koronelak Hirurteko Liberala (1820-1823) hasi zuen, 1812ko Konstituzioa berrezarriz. Izan ere, Fernando VII.ak Konstituzioa indargabetzea lortu zuen berriro, eta Hamarkada Doilorra (1823-1833) ezarri zuen. Lehen Karlistaldiaren ostean, liberalismoa ezarri zen berriro. Azkenean, 1812ko Konstituzioa 1837ko Konstituzioak ordezkatu zuen.

Ondorioak

Konstituzioak absolutisten eta liberalen arteko adostasun batera iristeko ahalegin handia egin zuen.

1812ko Konstituzioa garrantzitsua izan zen Espainiako lehenengoa izan zelako eta liberalismoaren hainbat printzipio jasotzen dituelako. Eragin txikia izan zuen bere garaian, ez zelako guztiz indarrean jarri. Baina gero, eredu gisa hartu zen Espainiako konstituzionalismoan, baita Europako eta Hego Amerikako konstituzioetan ere.

Entradas relacionadas: