Caravaggio: San Mateoren Bokazioa. Analisi Artistikoa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,95 KB
Caravaggio: San Mateoren Bokazioa
Testuinguru Historikoa eta Egilea
- Data eta Kokapena: Heldutasun garaian pintatua, Erromako San Luis Frantziarren elizako kaperan kokatzeko.
- Enkargugilea: Matteo Contarelli (bere izenarengatik, kaperaren dekorazioan San Mateoren bizitza irudikatu zen).
- Egilea: Caravaggio (Pinturaren historian egile handienetakoa).
Caravaggioren Estiloa eta Obra Garrantzitsuenak
Naturalismo barrokoa eta tenebrismoaren sortzailea izan zen. Gai erlijiosoak tipo herritarretara hurbildu zituen.
- Hasierako Obrak: Bakori buruzko hainbat irudikapen (koloreen aberastasuna eta kalitate kontrasteen adierazpen bikaina).
- Beranduagoko Obrak (Tenebrismoa): San Pedroren Martirioa, San Pabloren Konbertsioa, Amabirjinaren Heriotza.
Analisi Formale eta Teknikoa
- Materiala eta Teknika: Tamaina handiko mihise gaineko olioa.
- Gaia: San Mateoren konbertsioa. Mahai baten inguruan dirua zenbatzen ari direla, eskuinetik Jesus eta Pedro agertzen dira.
Ezaugarri Artistikoak
- Naturalismoa: Kristok eta San Pedrok janzkera biblikoa dute, baina San Mateok Caravaggioren garaiko janzkera du (anakronismoa). Eguneroko bizitzako gaia dirudi, kaleko jendea eredu gisa erabiliz.
- Kontakizunaren Une Gorena: Caravaggiok pasarte narratiboaren unerik dramatikoena aukeratu du.
- Bat-batekotasunaren Zirrara: San Mateok eta pajeek harridura aurpegia dute.
Argia, Kolorea eta Konposizioa
- Argiaren Protagonismoa (Tenebrismoa): Argi foku artifizialak hainbat zatitan, gainerakoa ilunpetan. Gaueko eszena da, goitik argi foku indartsu batek lerro diagonal bat ezartzen du. Pertsonaiek argia eskuinetik jasotzen dute, modu ez naturalean.
- Kolorea: Argiaren menpe lantzen da tenebrismoan, kontraste deigarriak sortuz argiztatutako zatietan.
- Konposizioa: Arreta zentratzeko figura gutxi. Argia da osagai funtsezkoena (lerro diagonala).
Esanahia, Sinbologia eta Balorazioa
- Interpretazio Berritzailea: Konbertsioaren unea modu berritzaile batez adierazita dago.
- Helburua: Tenebrismoa, bat-batekotasunaren zirrara eta dramatikotasunaren gorenaren bidez ikuslearen arreta bereganatzeko pentsatua dago.
- Sinbologia: Argitasun ez naturalak Jainkoaren argia sinbolizatzen du.
- Eskuak: Hainbat eskuren protagonismoa Urrezko Legendaren eraginez da; horren arabera, Mateok eskua esan nahi zuen.
- Eragina eta Eskandalua: Erabilitako gehiegizko naturalismoak eskandalua piztu zuen garaian. Pintore askok Caravaggioren eragina jaso zuten eta haien erara moldatu.