CEDAren Gorakada eta Eskuineko Mugimenduak (1933)

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,14 KB

1933. urtean hainbat arazo ere egon ziren. Katolikoek antiklerikalismoa ustiatzen zuten eta haien mobilizazioetan oinarrituz CEDA (Espainiako Eskuin Autonomikoen Konfederazioa) sortu zen. Honen helburu nagusia irakaskuntzan eta erlijioan erreformak egitea zen, José María Gil-Roblesen buruzagitzapean.

1933ko otsailean ultramonarkikoak Gil-Roblesengandik banandu ziren eta ondorioz Espainiako Berriztapena sortu zen. Bestalde, karlismoa ere berriro antolatu zen, eskuineko mugimendu nazionalista bihurtuz. Horren helburu nagusia Errepublikaren aurka egitea zen. Falange Espainola ere sortu zen, hasiera batean ikasle taldeez osatua, eta gero unibertsitateko eskuineko ikasleak ere sartu ziren. Horien buru José Antonio Primo de Rivera zen, eta liberalismoaren zein marxismoaren aurka zeuden, antikomunismoaren alde, ordea.

CEDAren Biurteko Kontserbadorea

1933. urtean udal hauteskunde batzuk antolatu ziren eta Azañak eta bere gobernuak galdu egin zuen, eskuinaren mobilizazio geraezinagatik eta ordena publikoaren nahaste handia zegoelako. Urte berean Errepublikako presidenteak Azaña kendu zuen bere kargutik, eta honen ondorioz hauteskunde berri batzuk egin behar izan ziren. 1933ko azaroan, beraz, hauteskundeak antolatu ziren eta eskuinak garaipen argia lortu zuen besteen aurretik. Garai hartan krisi ekonomikoa bere gailurrera iritsia zen eta Espainiako herriak aldaketa bat behar zuen bere herrialdearen egoeran. Biurteko honetan aurreko etapan egindako erreformak ezabatu edo eten ziren, cedistek zuten izaera kontserbadoreagatik. Gobernu berri honekin Elizak eta militarrek lehen galdutako indarra berreskuratu zuten hainbat dekreturen bidez.

Hala ere, Kataluniaren eta Madrilen arteko harremana kaskartzen joan zen denbora aurrera joan ahala, eta hori kalean nabaritu zen iskanbila handiak sortu baitziren. Horiek ez ziren gobernuko buruzagien buruhauste handienak, baina UGTk eta PSOEk hartutako muturreko jarrera arazo serioa zen. CNTk greba orokorra proposatu zuen Zaragozan, eta horrela gobernuaren aurkako oposizioa handitzen joan zen.

Entradas relacionadas: