Célestin Freinet eta Eskola Modernoa
Clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB
Eskola Aktibotik Eskola Modernora eta Kooperatibora: Bere pentsamendua garaiko egile askoren ildotik joan arren, bereiztu nahi da eta Eskola Modernoaren izendapenaren alde egiten du.
Nola justifikatzen du bereizketa hau? Berak dioenez, bere mugimendua ez da eskola berrikuntzari buruzko teorizazio hutsa; bere mugimendua gizartean eta ikasleen bizitzan txertatzen da.
Printzipio pedagogikoak:
- Ikasleak baino helduago izateak ez du esan nahi beren gainetik egotea (tarima kentzen da).
- Umearen jarrera bere egoera fisiologikoaren eta organikoaren araberakoa da (osasun arrazoien, oreka faltaren eta ingurunean dituen zailtasunaren arrazoien ondorioz).
- Ikasleari aukeratzen laguntzen dion pedagogia (umeari hitza ematea. Ordena eta diziplina beharrezkoak dira, baina denon artean adostu behar dira).
- Maisuak umeen arrakasta ahalbidetzen duen eskola bat eskaini behar du (eskolako zereginek, hitzaldiek, jardueretan parte hartzeak laguntzen dute).
- Lana naturala eta berezkoa da umearengan (eskolak umeari lan tresnak erabiltzen lagundu behar dio).
- Testu liburua ezagutzarako iturri bakar gisa erabiltzea akats bat da (umeen bizipenak funtsezkoak dira ikaskuntzarako).
- Eskola kooperatiba bat da (ikaskuntza indibidualaren/talde lanaren arteko konbinazio).
Eskola Modernoaren karta (1968):
- Hezkuntza pertsonaren garapen osoa da; ez da ezagutzak pilatzea edo morroitza bultzatzea.
- Adoktrinamendu ororen aurka agertzen gara.
- Hezkuntza aseptikoaren aurka agertzen gara.
- Etorkizuneko eskola lan-eskola izango da.
- Eskolak umea hartu behar du ardatz.
- Ikerketa esperimentala kooperaziorako eskola modernizazioaren oinarria da.
- Freinet pedagogia jarraitzen duten pedagogoek kooperazioaren ideiak zabaltzeko ardura dute.
- Gure mugimenduak norabide berean lan egiten duten erakundeekin harremanetan egoteko kezka handia erakutsi behar du.
- Administrazioarekin erlazionatzen gara.
- Freinet pedagogia, beraz, nazioartekoa da.
Freineten teknikak:
- Ez du metodoaz hitz egin nahi, bere teknikez baizik.
- Teknikak umeen sormena eta ekintza garatzeko baliagarriak dira (iritziak elkarrekin trukatzea, manipulatzea, lan egitea, ikertzea eta errealitatea ikuspegi sozialetik eraldatzea lortzen da).
Honako hauek dira bere tekniken printzipio gakoak:
- Tanteo esperimentala.
- Lanerako heziketa.
- Kooperazioa.
- Eskola ingurunearen eta ingurune sozialaren garrantzia.
- Ideia horiek praktikan bultzatzeko materialak sortzea.