Chartresko Katedrala: Arkitektura Gotikoaren Adibide Nabarmena
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB
Chartresko Katedrala: Gizartearen Erdigunea
Chartres: hiriaren erdigune fisiko nahiz sozio-ekonomikoa zen. Gizarte osoak hartu ohi zuen parte katedral hauen eraikuntzan:
- Pribilegiatuek diru-laguntzak eman.
- Gremioak: Hauen artean norgehiagoka aritzen ziren; bakoitzak eskultura lan bat edo beirate bat finantzatzen.
- Herritarrak: hamarrenak eta zergak ordainduz, barkamenak erosiz edota lana eginez.
Katedralaren inguruan Logia izeneko lantegi handia eratzen zen. Bertan honako hauek biltzen ziren:
- Operarius: administratzailea
- Magister operis: lana zuzentzen duena.
Chartresko katedralak labirintoa kontserbatu du. Langileak, artisauak, gremiotan antolatuta zeuden.
Azterketa formala
Sostengatze sistema:
Murruak ez du funtzio sostengatzailerik.
- Gangaren pisua arindu eta gurutze-ganga erabiltzen da.
- Gangaren pisua diagonalki gurutzatzen diren bi nerbioen gainean sostengatzen da. Nerbio hauek arku zorrotzak eratzen dituzte eta gurutzatzen diren lekuan giltzarriak jartzen dira.
- Gurutzatzen diren nerbio diagonalek gangaren pisua 4 puntu zehatzetara eramaten dute: pilaretara eta hemendik, zamak banatzen dira, pilareen bidez zuzenean bertikalki lurreraino, eta kanpoko arbotanteen bidez kontrahormetaraino.
Oinplanoa:
Gurutze latindarrekoa da. Makrozefalia agerian dago: burualde sakona, girola bikoiztua, kapera erradial absidedun poligonalak. 3-5 nabe dira, erdikoa zabalera bikoitzekoa, eta askoz ere altuagoa.
Barneko altxaera:
Altueraren garrantzia, bertikaltasuna da nagusi. Hiru maila:
- Tribuna
- Triforioa + klaristorio
Arkuteria: alboko eta erdiko nabeen artean, pilare baketoidunen gainean sostengatzen diren arku zorrotzen ilaraz osaturik. Hasieran lau maila bereizten ziren, denborarekin tribuna eta triforioa desagertu.
Ataurre nagusia (Mendebaldekoa):
Mentalitate eskolastikoaren isla: 3 zati bereizten dira hierarkikoki integratuta, aurkakoen harmonia bilatzen da.
- 2 dorre alboetan.
- Arrosetoia eta haren gainean edo azpian errege-galeriak.
- Hiru ate txaranbelduak (erdikoa handiagoa da). Ate horien tinpano, mainel, arkibolta eta ate-zangoetako harrizko eskultura polikromatuetan mezu doktrinalak (Azken Epaiketa, Ama Birjinaren goratzea edota santuen bizitzak) eta politiko-sozialak agertzen dira (Itun Zaharreko erregeak irudikatzearen bitartez errege enkargatzaileen irudia goratzea; santuak apezpiku itxura dute irudikatuta...). Naturaltasun idealizaturako joera garatzen da.