Chicagoko Eskola: Hiri Soziologia, Marginazioa eta Guettoa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB
Chicagoko Eskola: Hiri Soziologia eta Marginazioa
Robert Ezra Park eta Chicagoko Eskola 1920ko hamarkadan sortu ziren Chicagoko hirian, hiri-soziologiaren oinarriak ezarriz.
Testuinguru Historikoa eta Interesa
XIX. mendetik aurrera, Estatu Batuetan emakumeen eta pertsona beltzen diskriminazioaren inguruko hausnarketak indartsuak ziren. Testuinguru horretan, Chicagoko Eskola izan zen marginazioa eta baztertuen auzia ikuspegi sozial batetik aztertzen lehenetarikoa.
Garai hartako testuingurua industrializazioa, biztanleriaren hazkunde azkarra eta migrazioak ziren. Eskolak interes berezia jarri zuen "hiri-azterlanetan" eta "talde etniko minoritarioetan". Arreta berezia jarri zuten hiri-espazioan, bereziki slum edo auzo "baxuetan".
Talde minoritarioak, ezaugarri soziokultural bereziekin, gizarte gehiengotik at bizi direnak dira.
Marginazioaren Dimentsio Espaziala
Chicagoko Eskolaren arabera, marginazioaren oinarrizko dimentsioa espaziala da. Espazioan esku hartuz, erreforma soziala lor daitekeela uste zuten. Hiri-antolamenduaren berrantolaketaren bidez, marginazioa gainditu daitekeela defendatzen zuten.
Bazterketa Gainditzeko Estrategiak
Integrazioa eta Asimilazioa
Bazterketa gainditzeko estrategia nagusia integrazioa zen: gizarte hegemonikoaren arauak asimilatzea moduan ulertzen zen. Espazioaren gaineko esku-hartze hau auzo marjinalen eta hiriko guneen arteko harremanak eta interdependentzia sortzera bideratu behar zen.
Ikuspegi Berritzailea
Ikuspegi hau berritzailea zen, pobreziaren ikuspegi malthusiarrarekin amaitzen baitzuen (pobreziaren naturalizazioa). Baztertuen integrazioa eta asimilazioa posiblea dela defendatzen zuten. Gaur egun ere, hiri-plangintza politikak korronte honen oinarrizko printzipioetatik eratortzen dira.
Higienismoa eta Hiri Antolamendua
Osasungarritasun Arazoak eta Konponbideak
Higienismoa industrializazioaren testuinguruan hirietan sortutako osasungarritasun arazo handiei erantzuteko sortu zen. Auzo pobreak kontaminazio-fokutzat hartu ziren. Chicagoko Eskolak hiri-antolamenduaren gaineko esku-hartzeak egin behar zirela proposatu zuen, kontaminazio-fokuak ekiditeko. Horrez gain, auzo hauetan zerbitzu sozialak sortzeko beharra jarri zuten mahai gainean.
Guetto Kontzeptu Soziologikoa
Definizioa eta Dimentsioak
Eskolaren ekarpen nagusienetako bat guetto kontzeptu soziologikoa izan zen. «Guettoa» espazio edo gune baztertu bat da, zeinetan kultura propio bat garatzen den.
Guettoak bi dimentsio ditu:
- Espaziala: Harreman ekonomiko, politiko, kultural, etniko eta abar jakin batzuen ondorioz sortutako hiriko gune konkretu bat da.
- Soziokulturala: Guettoan bizi den jendeak bere kultura propioa sortzen du, balore eta jokamolde propioekin, baita biziraupen estrategia ekonomiko konkretu batzuekin ere.
Guettoaren Funtzioak
Guettoak hainbat funtzio betetzen ditu bertan bizi direnentzat:
- Talde-isolamenduaren beharrizanak asetzen ditu, gizatalde dominantearen aurrean defentsa-mekanismo bihurtuz.
- Guettoaren kulturak aldaketa soziala asimilatzen laguntzen du.
- Testuinguru gatazkatsu eta aldakor bateko subjektuen izaera eta balioak moldatzen laguntzen du.
Chicagoko Eskolaren Helburua
Chicagoko Eskolaren helburua guettoekin amaitzea zen, eta horretarako, haien barruko logika ezagutzea eta deuseztea planteatu zuten.