Chicagoko Eskola, Sullivan eta Wright: Arkitektura Modernoa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,75 KB
Chicagoko Eskola (1871-1909)
Chicago kiskali zuen sutearen ondorioz, susperraldi ekonomikoa gertatu zen, eta horrek leku gutxitan etxebizitza askoren beharra ekarri zuen.
Gainera, eraikuntza-sistema berriei esker eta beste suteen bat gertatzeko beldurrez, altzairuzko egiturak, gas-argia eta segurtasun-igogailuak jarri zituzten.
Material berriei esker, etxeorratzak eraiki ahal izan zituzten, eta burdinari esker, karga-hormen beharrik ez zenez, zimenduek karga gutxiago jasaten zuten eta beirate handiak jarri ahal izan ziren. Zimenduak isolatu egiten ziren, burdinazko eskeletoa zementuan sartuz.
XIX. mendearen amaieran Chicagoko Eskola sortu zen. Arkitektura-estilo bat da, eta arkitekto askok parte hartu zuten bertan, adibidez, Richardson, Burnham eta Sullivanek.
Louis Henry Sullivan (1856-1924)
Estatu Batuetako arkitektoa izan zen. Le Baronen ikaslea eta Wrighten maisua izan zen bere Chicagoko estudioan. Arkitektura modernoaren oinarria izan zen mugimendu bat hasi zuen.
FORMAK FUNTZIOARI JARRAITZEN DIO
Bi garai desberdin izan zituen:
- 1. Garaia: Historizista eta akademizista.
- 2. Garaia: Funtzionaltasunari lehentasuna eman zion (eraikin komertzialak).
Chicagoko Eskolako garaikideak kritikatzen zituen, arkitektura pertsonalago bat sortuz, mugimenduaren alternatiba gisa. Chicagoko Eskolako arkitekto nabarmenetako bat izan zen.
Lehenengo etxeorratzak diseinatu zituen; berak erdialdeko gune guztiak elementu bakar batekin tratatzen zituen, eta horrela banaketa bertikalak nabarmentzen zituen, atikoaren eta basearen gune horizontalekin alderatuz. Bere etxeorratzak AEBetako sinbolo bihurtu dira.
Frank Lloyd Wright (1867-1959)
1879an Wisconsineko eskolara eta osabaren landetxera joan zen uda pasatzera, naturarekin harremanetan jartzeko. 1885ean Ingeniaritza Unibertsitatean lan egiten eta ikasten hasi zen, eta bi seihileko egin ostean, 1887an Chicagora joan zen. Makinaren garapenaren aurka zegoen, eskuzko lanak goraipatzen zituen.
Joseph Lyman Silsbee arkitektoarekin lanean aritu zen, oso klasikoa zen arkitektoa. Ondoren, Adler eta Sullivanekin hasi zen lanean.
- Sullivanen "formak funtzioari jarraitzen dio" printzipioa kritikatu zuen, berak "forma eta funtzioa bat" direla baitzioen.
Catherine Tobinekin ezkondu zen, eta Oak Parken Wrightek etxe berria diseinatu zuen.
1893an bere lehen estudioa sortu zuen. Bere arkitektura organikoa zen, eta arkitektura ingurune natural baten deribazio antzeko bat izan behar zela zioen.
Japoniara joan zen, eta bertako arkitektura Europara eraman zuen. Arkitektura modernorako urratsetako bat izan zen. Bertako arkitektura TATAMI (180x90 cm) neurrietan oinarrituta dago. Haientzat neurriek edertasuna adierazten dute.
Prairie House (1893-1909)
- Prairie House kontzeptua: "Larrean bizi gara. Larreak edertasun oso berezia du. Edertasuna azpimarratu behar dugu, bere hedadura lasaia baita."
- Malda gutxiko teilatuak eta hegal babesleak: itzalarekin pribatutasuna ematen zuten.
- Proportzio txikiak, leiho luze eta horizontalekin. Silueta leunak.
- Atikoa kenduz, horizontaltasuna nabarmendu.
- Tximinia trinko eta sendoak: etxearen ardatza.
- Terraza baxuak eta horma aurreratuak: lorategi txiki gisa.
- "Ana Erregina" estilotik eboluzioa:
- Kutxa itxia hegal txikiekin: hormigoizko hegalei esker izkina libreak.
- "Oin libreak" (ez Miesen barne libre kontzeptuarekin): espazio batek erabilera asko zituen.
- Espazio handi eta komunak sortzen zituen, funtzionaltasuna bilatuz.
Materialak: Adreilua agerian, ez zarpiatua (ohikoa). Hormigoizko teilatu-hegalak eta material ezberdinak hegalpean (ilunagoak: kobrea, zeramika).
Naturaren integrazio kontzeptu "erromantikoa" (berarentzat "organikoa"):
- Terrazak, lorategiak: "zelaian" integratzeko.
Eraikinak
Guaranty Building, Buffalo (1895)
- Adlerrekin batera diseinatutako azken eraikina izan zen. Hemendik aurrera, herri txikiagoetarako proiektu apalagoak egingo zituen.
- U itxura hartzen du oinplanoan, hegoalderantz irekita, argia eta eguzkia sar daitezen.
- 13 solairuko altuera.
- Egitura altzairuzko profil laminatuzkoa da, sutearen aurkako materialez estalia.
- Funtzioak eraikinari forma ematen dio. Margotutako adreiluz eta lur koloreko terrakotaz egindako apaingarriak erabili zituen barne-egitura nabarmentzeko. Apaingarriek lore edo forma organikoak zituzten.
- Leihoen arteko zutabeek indar bertikal handia ematen diote eraikinari.
- Lau zatitan banatuta dago:
- Beheko aldea: sotoan galdara-gelak.
- Lehenengo solairuetan: komertzioak, espazio argitsu, zabal eta jarraiak. Beirate handiekin jendea erakartzeko asmoarekin.
- Erdiko bolumenean: bulegoak, kanpora leiho laukizuzenen errepikapenen bitartez irekitzen direnak, bertikaltasuna emanez.
- Goiko solairuetan: igogailuen makinak, okulu bidez kanpora irekitzen direnak.
- Hiru zaharberritze lan egin ziren.
- 40ko hamarkadan miretsia / 50ekoan ilun eta zikin gisa deskribatua.
Konparaketa:
- Egitura: Berritzailea, altzairuzko profilez / Oso arrunta.
- Teknika: Berritzailea / Oso arrunta.
- Erabilera: Erabilerak forma markatzen du, espazio zabal eta argitsuak / Oso erabilgarria.
- Estetika: Berritzailea, etxeorratza / Errepikakorra.
- Eskala: Aipagarria, etxeorratzak 13 solairu / Oso arrunta, 120 solairuraino heltzen baitira.
- Balio sinbolikoa: Aipagarria / Aipagarria, eraikin sinbolikoa bilakatu da.
F.L. Wright 1888. urtean sartu zen Sullivanen estudioan. Eraikin honek eragina izan zuen harengan.
Robie House (1909-1910)
- Bezeroak sutearen aurkako egitura nahi zuen, eta argia etxean sartzea nahi zuen.
- Wrighten ideia nagusienak azaltzen dira: arkitektoaren proiekturik esanguratsuenetako bat da.
- Kutxaren hausketa: gela bakoitza bestearekin lotzen da, gardentasuna adieraziz eta jarraitasuna mantenduz etxe osoan zehar.
- Altzari finkoak erabili zituen gela bakoitzaren funtzioa zehazteko, eta gela bakoitzaren funtzioa, honen altuerarekin erlazionatuta zegoen (giza eskala).
- Ez zegoen fatxada nagusirik, eta itxitura adreiluzkoa zen.
- Horizontaltasuna: hegal handiak ipini zituen, teilatu lauekin batera, eta etxea nahiko zabala zen.
- Tximinia gune zentral bertikal gisa erabiltzen du.
- Egituran altzairuzko egitura bereizten da: bi habe ipini ziren, bakoitza zabaleraren albo bakoitzean eta sutondoarekin lotuta.