Cinquecentoa eta Leonardo da Vinci: Errenazimentu Gorena

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Cinquecentoa eta Leonardo da Vinci: Errenazimentu Gorena

Cinquecentoaren Ezaugarri Nagusiak

Errenazimentu Garaiaren ezaugarri nagusiak:

  • Artistaren kezka nagusiak: edukia eta edertasuna adieraztea.
  • Sinplifikaziorako joera eta konposizio argiak

    Gai nagusia nabarmenduko da. Funtsezko planu eta lerroak agertuz, figurak triangeluen barne sartuko dira. Figura kopuru gutxiago eta tamainuz handiagoak, perspektiba zabalak eta ordenamendu simetrikoak erabiliko dira.

  • Edertasun kontzeptu berria

    Pintura ikusteko dago, ez pentsatzeko. Emakume biluziari bereziki arreta egingo zaio.

  • Naturaren ikerketa handiagoa, errealismo handiago batean gauzatuko dena.
  • Argia eta itzalarekiko kezka.
  • Mugimendua aurreko mendean baino naturalagoa.

Leonardo da Vinci: Ikertzaile eta Maisu Florentziarra

Leonardo da Vinci ikertzaile, eskultore, pintore, ingeniari, filosofo, musikari eta alkimista florentziarra izan zen.

Ezaugarri nagusiak eta teknikak

  • Olio eta fresko teknikak erabili zituen. Genero desberdinak landu zituen: erlijio-gaiak, historikoak, erretratuak, mitologiak...
  • Anatomiaren garrantzia: Giza gorputza ikertu zuen, bere obretan argi igartzen dena.
  • Adierazpen psikologikoa

    Izaerak aztertzen zituen maisu. Helburu horrekin marrazki anitz egin zituen.

  • Perspektiba

    Lan bikainak egin zituen alor honetan. Hiru perspektiba mota nagusi:

    1. Perspektiba lineala.
    2. Formen sfumatoa.
    3. Kolorearen desegitea (aire-perspektiba).
  • Espazioaren bolumena eta Sfumatoa

    Sfumato teknikaren bidez bere figurak koadroaren atmosferan murgiltzen ziren, solteagoak sortuz.

  • Argia eta mugimendua

    Mugimendua atzemateko zuen marrazketa ahalmena izugarri garatu zuen. Argia, zuria eta beltzaren nahastearen bidez argi-iluna lortzen zuen.

  • Kolorea

    Ez du tonua erabiltzen bolumena lortzeko, kolore neutroak erabiliko ditu.

  • Erritmo eta konposizio zentzu nabariak, triangeluen bidezkoa nagusiki.
  • Esperientziari emandako balioa

    Bere metodoa matematiken bidezko esperimentazioan oinarritzen da. Aire-perspektibari eta giza-ikerketari emango die lehentasuna.

  • Sintesiaren printzipioa

    Elementu guztiak batzen baitira: perspektiba, konposizioa, argia, kolorea, bolumena, paisaia, sentimendua eta materia.

  • Bere figurak, paisaian murgilduta, itzaletatik ateratzen direla dirudi.
  • Bide berriak ireki zituen: Argiaren nagusitasuna formaren gainean, veneziarrek eta pintore moderno guztiek jarraituko duten bidea izango da.

Entradas relacionadas: