Cinquecentoko Artearen Ezaugarri Nagusiak: Arkitektura, Eskultura eta Pintura

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Cinquecentoko Artearen Ezaugarriak

Arkitektura

Cinquecentoko arkitekturak simetria eta proportzioa nabarmentzen ditu, Vitruvio eta giza gorputzaren proportzioetan inspiratuz. Harmonia eta oreka bilatzen zen.

  • Perspektiba: Espazioaren irudikapena sakondu eta 3. dimentsioa lortu zen.
  • Oinplanteak: Antzinako ereduen jarraipena, oinplanta zirkularrak eta gurutze latindar formakoak erabiliz.
  • Estalkiak: Kanoi ganga eta kupula sistema abobedatuak erabili ziren monumentaltasuna lortzeko.
  • Monumentaltasuna: Eraikinak handiagoak eta sofistikatuagoak izan ziren, prestigioa helarazteko.
  • Argia eta espazioa: Naturaltasunaren erabilera espazioan eta argiaren sarreran azpimarratu zen.
  • Integrazioa ingurunearekin: Eraikinen harmonia ingurunearen aldean bilatu zen.
  • Apaindurak: Zutabe orden klasikoak, pilastrak, entaulamenduak eta dekorazio detaileak erabili ziren.

Arkitekto garrantzitsuak:

  • Donato Bramante: San Pietro in Montorioko tenplua (zirkularra, simetria eta proportzioa).
  • Miguel Ángel: San Pedroren kupula eta basilika (tamaina handia, egitura konplexua).
  • Andrea Palladio: Villa Capra (Rotonda, simetria eta inguruarekin harmonia).

Eskultura

Cinquecentoko eskulturaren ezaugarriak:

  • Errealismoa: Giza figura humanista, anatomia zehatza eta klasikoen inspirazioa.
  • Adierazkortasuna: Emozioak eta sentimenduak aurpegietan eta posturatan islatuta.
  • Dinamismoa: Mugimendua eta dinamismoa funtsezkoak eskultura bizien sorreran.
  • Maisutasun teknikoa: Marmolean eta brontzean lortutako xehetasunak.
  • Monumentaltasuna: Eskulturak heroikoak eta ederrak bihurtu ziren, boterea adieraziz.

Artista ospetsuak:

  • Miguel Ángel: David (giza proportzioak eta anatomiaren azterketa), Moises (indar eta dinamismoa).
  • Giambologna: Sabinen bahiketa (dinamismo eta manierismo).

Pintura

Cinquecentoko pinturaren ezaugarriak:

  • Perspektiba: Perspektiba lineala aurreratzea, hiru dimentsiotako irudikapena.
  • Argi-ilunak: Bolumen eta sakontasuna lortzeko.
  • Giza figuraren idealizazioa: Proportzio eta anatomiaren azterketan oinarrituta.
  • Errealismoa eta naturalismoa: Xehetasunak, testurak eta kolorearen erabilera.
  • Konposizioa: Harmonia eta eszena dinamikoak.
  • Gaiak: Erlijioso eta mitologikoak, erretratuak.

Artista ospetsuak:

  • Leonardo da Vinci: Gioconda, Azken Afaria.
  • Rafael: Atenaseko Eskola (harmonia, perspektiba).
  • Miguel Ángel: Sixtotar Kapera (Sorrera eta Azken Epaia).
  • Tiziano: Urbinoko Venus (edertasuna eta sentsualitatea).
  • Tintoretto: Oin-garbiketa (dramatisismoa).
  • Sofonisba Anguissola: Felipe II.aren erretratua (psikologia).

Manierismorantz Trantsizioa

Manierismoa Errenazimentuaren amaieran sortutako estiloa izan zen, gehiegikeriak, konplexutasuna eta emozionaltasuna esploratzen zituena. Proportzioak desitxuratzea eta figura luzeak, meheak eta kolore biziak erabiltzea bereizten zuen. Giambologna eta Greco izan ziren manierismoaren ikonoak.

Entradas relacionadas: