Coulomb-en legea: Elektrizitatearen printzipioak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,17 KB
Coulomb-EN LEGEA:
Geldi dauden bi karga elektriko puntual kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala den eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala den indarrarekin erakartzen edo alderatzen dute elkar .
Modulua
KONSTANTE DIELEKTRIKOA
Coulomb-en legearen konstantea (K), konstante dielektrikoaren edo ingurunearen permitibitate elektrikoaren ( ε ) menpean idazten da:
Hutsean
INDAR ELEKTRIKOEN EZAUGARRIAK
- Urrutiko indarra da, nahiz eta bi kargak elkar ez ukitu indarra dago
-Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu
berekoak direnean indarra aldaratzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak
direnean, ostera, elkar erakarri egiten dute.
-Beti binaka ageri dira, akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera. Bi indarrek modulu eta norabide berdina dute
EREMU ELEKTRIKOA
Indar elektrikoa urrutiko indarra da. Eremu elektrikoa geldirik dagoen karga batek espazioan sortzen duen perturbazioa da. Karga guztiek perturbazio ezberdin bat, baina bigarren kargak perturbazio hori jasatean bi kargen artean eremuaren arteko elkarrekintzak indar bat sortzen du.
Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea, E, puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da.
SI sisteman eremu elektrikoaren intentsitatearen unitatea newton zati coulomb (N/C) da.
karga puntual batek P puntuan sorturiko eremu elektrikoa kalkulatzeko, P puntuan q karga jarriko dugu. Q kargak q kargari egiten dion indarretik abiatuta, Coulomb-en legearen arabera, hau dugu:
INDAR LERROAK
Eremu elektrikoaren adierazpena egiteko eremu edo indar lerroak erabiltzen dira. Ezaugarri hauek dituzte:
-Eremu bektorea indar-lerroarekiko ukitzailea da pUntu bakoitzean eta haien noranzkoa eremuarenaren berdina da
-Indar lerroak ez dira gurutzatzen
-Lerro irekiak dira infinitura ailegatzen direnak edo infinitutik datozenak (zeinuaren arabera).
-Lerroen kopurua eremuaren intentsitatearekiko proportzionala da
-Eremu lerroa zuzena denean bakarrik dator bat karga positibo baten ibilbidearekin.