Coulomb-en legea eta eremu elektrikoaren propietateak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Coulomb-En Legea

Bi arga elektriko puntualen arteko erakarpen edo aldarapen indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala da.
F21 = K * (Q1*Q2/r ber bi) u2
F12 = K * (Q1Q2 /r ber bi)u1
F12 = Q1 kargak Q2 kargari eragiten dion indarra.
F21 = Q2 kargak Q1 kargari eragiten dion indarra
K = Proportzionaltasun konstantea 9 * 10^9 N*m^2*C^-2
Q1, Q2 = Karga elektrikoak
r = kargen arteko distantzia
u1 = kargak biltzen dituen norabideko bektore unitarioa Q1-Q2 noranzkoan
u2 =kargak biltzen dituen norabideko bektore unitarioa Q2-Q1 noranzkoan


Indar Elektrikoen Ezaugarriak

- Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra alderatzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, ostera, elkar erakrri egiten dute
- Distantziarako indarrak dira
- Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezten.
- Beti binaka ageri dira, akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera. Hau da, F12 eta F21 indarrek modulu eta norabide berak dituzte, baina elkarren aurkako noranzkoa F12 = F21 = K * (Q1Q2/r ber bi)


Eremu Elektrikoa

Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo.
Beste karga elektriko bat espazio horretan kokatzean, karga horrek eta eremuak elkarri eragin, eta indar elektrikoa jasaten du


Eremu Elektrikoaren Intentsitatea
Eremu elektrikoa deskribatzeko, espazioko puntu bakoitzari eremu elektrikoaren intentsitatea esleitu ohi zaio.
Espazioko puntu bateko eremu eletrikoaren intentsitatea, E, puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da.
SI sisteman eremu elektrikoaren intentsitatearen unitatea N/C da.
E = K* (Q/r^2) u


Q Karga Puntualak Sorturiko Eremu Elektrikoaren Propieta
- Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da, beraz, eremu zentrala da
- Eremuaren noranzkoa Q kargaren zeinuaren araberakoa da.Karga negatiboa bada, eremu elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa du.


Eremu elektroiaren intentsitatea Edeneko puntuan kokaturiko q kargak jasaten duen indar elektrikoa hauxe da: F=q*E

Entradas relacionadas: