COULOMB-EN LEGEA: Karga Elektrikoak eta Eremu Elektrikoak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB
COULOMB-EN LEGEA: Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen- indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala. INDAR ELEKTRIKOEN EZAUGARRIAK: Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da. Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, elkar erakarri egiten dute. Distantziarako indarrak dira. Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragiteko. Beti binaka ageri dira, F12 eta F21 indarrek modulu eta norabide bera baina aurkako norazkoa. EREMU ELEKTRIKOA: Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo. Beste karga elektriko bat espazio horretan kokatzean, kargak eta eremuak elkarri eragin, eta indar elektrikoa jasan. EREMU ELEKTRIKOAREN INTENTSITATEA: Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea, E, puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, jasango lukeen indarra da. Espazioko puntu bakoitzari eremu elektrikoaren intentsitatea esleitu ohi zaio eta elektrikoaren intentsitatearen unitatea (N/C). Q KARGA PUNTUALAK SORTURIKO EREMU ELEKTRIKOAREN PROPIETATEAK: Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da; beraz, eremu zentrala da. Eremuaren noranzkoa Q kargaren zeinuaren araberakoa da. Negatiboa bada, eremu elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa du.
HIGITZEN ARI DEN KARGA PUNTUAL BATEN GAINEKO INDARRA: (Lorentz-en legea) Karga pausagunean badago, eremuak ez dio inolako indarrik eragiten. Karga v abiaduran higitzen ari bada: |q|, proportzionala. V perpendikularra. Modulua abiaduraren norabidearen menpe. Lorentz-en indarraren modulua: F=|q| v B sin x non x angelua v eta B bektoreen arteko angelua den. Lorentz-en indarraren norabidea v x B biderkadura bektorialak determinaturikoa, indar magnetikoa kargaren abiaduraren eta eremu magnetikoaren osatzen duten planoarekiko perpendikularra da. Ondorio nagusiena: indar magnetikoa karga higitzen den abiadurarekiko perpendikularra denez, (indar zentripetua), ez du abiaduraren modulua aldatzen, norabidea baino ez du aldatzen. Ondorioz azelerazio normal bat agertzen da. KORRONTE-ELEMENTU BATEN GAINEKO INDAR MAGNETIKOA: Barnetik korronte elektrikoa zirkulatzen ari den eroaleak indar bat jasaten du eremu magnetikoan kokatuta dagoenean. Eremu magnetikoak korrontea osatzen duten kargei egindako Lorentz-en indar guztien erresultantea da indar hori.