Coulomb-en Legea eta Potentzial Elektrikoa

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,97 KB

Coulomb-en legea eta eremu elektrikoa

Coulomb-en legea: 1785ean, Charles-Augustin de Coulomb-ek bi karga elektrikok elkarri egiten dioten indarraren balioa adierazten duen legea enuntziatu zuen: bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.

Indar elektrikoen ezaugarriak

  • Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da; aurkako zeinukoak direnean, aldiz, erakarlea.
  • Distantziarako indarrak dira.
  • Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
  • Beti binaka ageri dira, akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera (F12 = -F21).

Gainezartzearen printzipioa

Indar elektrikoek gainezartzearen printzipioa betetzen dute. Hiru karga elektriko puntual edo gehiago edukiz gero, karga bakoitzaren gaineko indar erresultantea beste karga guztiek egiten dizkioten indarren batura bektoriala da.

Potentzial elektrikoa

Bi karga positibo bata besterantz hurbildu nahi baditugu, lana burutu beharko dugu kargen arteko aldarapen-indar elektrikoen aurka. Lan hori ez dago ibilitako bidearen mende, hasierako eta amaierako posizioen mende baizik; horregatik, eremu elektrikoa kontserbakorra dela esan ohi dugu.

Kargak hurbiltzean buruturiko lanak haien energia potentzial elektrikoa handiagotu duela esaten da:

  • Karga batek A eta B puntuetan dituen energia potentzial elektrikoen arteko diferentzia, eremu elektrikoak A puntutik B puntura eramatean burutzen duen lanaren berdina da.

Adierazpen orokor hori erabiliz, r distantziara dagoen Q karga puntualak sorturiko eremu elektrikoan q karga puntualak duen energia potentzial elektrikoa kalkula dezakegu.

Entradas relacionadas: