Coulomben Legea eta Eremu Elektrikoa: Definizioa eta Sinonimoak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,63 KB
Coulomben Legea
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.
Ezaugarriak:
- Indarra kargak lotzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da.
- Kargak zeinu berekoak direnean, indarra aldaratzailea da.
- Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, elkar erakartzen dute.
- Distantziarako indarrak dira, eta ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
- Beti binaka agertzen dira, akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera. Hau da, F12 eta F21 indarrek modulu eta norabide berak dituzte, baina elkarren aurkako noranzkoa dute: F12 = -F21 | F12 = F21 = k |q1||q2|/r2.
- Gainjartzearen printzipioa betetzen dute.
Eremu Elektrikoa
Gorputz kargatu batek, karga elektrikoa edukitzeagatik, bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioari eremu elektrikoa deritzo.
Eremu Elektrikoaren Intentsitatea
Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea (E), puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken horrek jasango lukeen indarra da. SI sisteman, eremu elektrikoaren intentsitatearen unitatea newton zati coulomb da (N/C).
E = F/q > E = k q/r2 u.
Q karga puntualak sorturiko eremu elektrikoak honako propietate hauek ditu:
- Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da; beraz, eremu zentrala da.
- Eremuaren noranzkoa q kargaren zeinuaren araberakoa da. Karga negatiboa bada, eremu elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa du.
E eremu elektrikoaren intentsitatea deneko puntuan kokaturiko q kargak jasaten duen indar elektrikoa hauxe da: F = q * E
Sinonimoak
- Ama pontekoa, amabitxi.
- Eseki, zintzilikatu, eskegi.
- Iritzi, uste, aburu.
- Ahaztu, ahantzi, a(ha)tzendu.
- Irrintzi, algara, zantzo.
- Mendixka, gailur, muino.
- Gura, arta, aiztur.
- Beharbada, apika, agian.
- Haserretu, muturtu.
- Bidali, helarazi, igorri.
- Berritsu, berba-lapiko, hitzontzi.
- Lurperatu, hilobiratu, ehortzi.
- Krudel, anker, gupidagabe.
- Ausart, izukaitz, zangar.
- Uko egin, arbuiatu.
- Akuilukada, zirikada, eztenkada.
- Erran-merran, zeresan, autu-mautu, esames.
- Laborari, nekazari.
- Erantzi, larrugorritu, biluzi.
- Duda-muda, zalantza.
Esamoldeak
- Haizea bezala ibili: Beste guztiek egiten dutena egitea.
- Zahar hitz, zuhur hitz: Pertsona nagusi batek esaten dizkizun gauzetan arrazoia izango du, esperientzia duelako.
- Akuilu izan: Gauzak egitera bultzatu.
- Ikasi, bizi: Esperientzia da, azken batean, erakusten dizuna.
Sintaxia
- Ez zara ohetik altxatuko harik eta zukua(k) behera egiten dizun arte.
- Garajean dauzkazun arropak kirolzale amorratu zinenekoak dira.
- Badago oraindik hiesa gaixotasun kutsakorra daitekeela uste duenik.
- Egin zenuena azaltzeko prest egon ezean, ez dizut barkatuko.
- Jaioberriaren gaixorik egoteak berebiziko kezka sortzen dio amari.
- Atzo Pellok irakurri zituen poesiak ez ziren kaskarrak, nahiz eta estiloan hutsune handia eduki.
- Hitz egiten hasi bezain laster ohartu zen huts egin zuela.
- Amonak galdetu zien ilobei ea nola ez ziren etorri igandean, horren berri jakinda.
- Gure etxean geratu ezean, gurasoek ez dizute utziko.
- Gure ikasgelan ez dago inor Axular nor den ez dakienik.
- Urtezahar gaua izanagatik, erizaina naizenez, ospitalera joan beharra daukat.
- Lau urte neuzkala ekin nion ballet dantzatzeari.
- Nahi izan banu, laguna kontzertura gonbidatuko nukeen.
- Hura poza mendian aurkitu zutenean!
Okerrak
- Mikeldik > Mikeletik
- Medikura > Medikura
- Aitetik > Aitarengandik
- Iruñean > Iruñean
- Igorri > Igorri
- Azpeitiko > Azpeitiko
- Anerekin > Anerekin
- Areatzatik Donostiara > Areatzatik Donostiara
- Bizkaitik Bizkaira > Bizkaitik Bizkaira
- Zuberoatik Nafarroara > Zuberoatik Nafarroara
- Zuk > Zuk
- Horrek > Horrek
- Begiradak > Begiradak
- Egiteari > Egiteari
- Horrek > Horrek
- Etorrera > Etorrera
- Mikel > Mikel
- Ardo > Ardo