Coulomben Legea, Keplerren Legeak eta Gaussen Teorema
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB
Coulomben Legea
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala da. Ezaugarriak:
- Distantziarako indarrak dira.
- Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
- Beti binaka ageri dira, ekzio-erreakzioaren printzipioan azaltzen den bezala.
Keplerren Legeak
Johannes Kepler astronomo alemaniarrak higidura planetarioaren legeak ondorioztatu zituen, Tycho Brahe astronomo daniarrak egindako behaketa astronomikoetatik abiatuta.
1. Legea
Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean dago kokatuta.
2. Legea
Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak hartzen ditu denbora-tarte berdinetan.
3. Legea
Planetaren higiduraren periodoaren karratua planetaren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantziaren kuboaren zuzenki proportzionala da. Biraketa-periodoaren eta orbitaren erradioaren arteko erlazioa lortzeko, v-ren adierazpena T-ren adierazpenean ordezkatuko dugu. Lege honi esker planeten masa kalkulatu dezakegu, planetek sateliteren bat badute eta satelitaren biraketa-periodoa eta erradio orbitala ezagutzen baditugu.
Coulomben Legearen eta Grabitazio Unibertsalaren Legearen arteko ezberdintasunak eta berdintasunak
Ezberdintasunak
- Unitate mota bakarra (elektrikoa) vs. bi unitate mota (masa eta karga).
- Eremu grabitatorioan G konstantea dugu (6,67 * 10^-11) - eremu elektrikoan k konstantea dugu eta ingurunearen araberakoa da.
- Indar elektrikoa indartsuagoa da grabitatorioa baino.
- Eremu grabitatorioko indar-lerroak infinituan sortu eta masan hiltzen dira - eremu elektrikoan infinituan edo karga positiboan sortu eta infinituan edo karga negatiboan hiltzen dira.
- Indar mota bat (erakarle) grabitazioan - bi indar mota (erakarlea eta aldaratzailea) elektrizitatean.
Berdintasunak
- Distantziarako indarra: ez du ingurune materialik behar.
- Akzio-erreakzio indarrak: noranzko kontrakoa, modulua berdina eta norabidea berdina.
- Gainjartze printzipioa.
- Eremu elektrikoa eta grabitatorioa kontserbakorrak dira.
- Eremu-lerroak.
Gaussen Teorema
S gainazal itxi batean zeharreko fluxu elektrikoa, gainazalaren barnean dagoen Q karga elektriko netoaren proportzionala da.