CSMA/CD: Ethernet Sareak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,34 KB

Sarrera

Ethernet sareak CSMA/CD (Carrier Sense Multiple Access with Collision Detection) teknikan oinarritzen dira. Nodo batzuk aldiberean medio fisikora sartzen direnean talka gertatzen da. Talka hauek saihesteko, talka-metodoak erabiltzen dira.

Talka-detekzioa

Nodo batek frame bat bidali nahi duenean, lehenengo eginbeharra, momentu horretan beste nodoren bat ez dagoela igortzen detektatzea da. Lehenengo fase honi garraiatzailearen detekzioa deitzen zaio.

Transmisio kanala libre dagoenean, nodoak bere mezua bidaltzen du. Momentu horretan, nodo igorlea "entzuten" eta egiaztatzen geratzen da, bere mezua ondo heltzen ari den jakiteko:

  • Baldin eta ez badu beste nodo bate interferentziarik detektatzen denbora luze bat, orduan baimena duela pentsatzen du eta mezu guztiak bidaltzen du.
  • Egiaztatzen ari denean, mezua txarto heltzen bada, igorpena eten egiten du eta denbora aleatorio bat hartzen du itxaroteko, honen ostean berriro bidaltzen du mezua.

Bigarren fase hau talkaren detekzioa deitzen zaio.

Ethernet IEEE 802.3 Frame-aren Formatua

  • Manchester kodeketa.
  • Sarrera: 7 byte berdi, erlojuak sinkronizatu.
  • Hasierako mugatzailea: byte bat, sarreraren amaiera eta Ethernet frame baten hasiera adierazten duena.
  • Hartzailearen helbidea.
  • Igorlearen helbidea.
  • Datuaken luzera.
  • Datuak: mezua.
  • PAD: frame baten luzera minimoa 64 Byte da. Ez baditu 64 Byte, gehitu behar zaizkio.
  • FCS: CRC metodoa erabiliz erroreak detektatu ditzake.

Abantailak

  • Ofimatikako aplikazioetan erabiliena da, eta industria mailan gero eta gehiago erabiltzen ari da.
  • Algoritmo erraza, ezartzeko erraza, merkea eta fidagarria.
  • Askotan frogatutako teknika.
  • Errendimendu ona eta abiadura handia karga gutxirekin.

Desabantailak

  • LIFO teknika talketan.
  • Mezuak luzera minimo bat eduki behar dute.
  • Zarata eta talka den jakitea oso zaila.
  • Seinalearen gutxitzeak, talken detekzioan arazoak dakartza.
  • Lehentasunen gestioa ezin da egin.
  • Ezin da jakin premiazko mezu batek igortzen zenbat denbora emango duen.
  • Errendimendu gutxi karga handia bada. Sarean talka ugariak dira, bere ahalmenaren mugan dagoenean.

Entradas relacionadas: