Curriculuma eta Didaktika: Definizioak, Motak eta Paradigmak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Curriculuma

Curriculuma irakaste-ikastearen prozesuaren edukia da, zertarako eta zer irakatsi behar den adierazten diguna.

Curriculum Motak

Hiru curriculum mota nagusi daude:

  • a) Curriculum Adierazia: Idatziz adierazten den plana.
  • b) Curriculum Ezkutua: Kontzienteki lantzen ez dena. Eskola-egoerako baldintzek eta hauen funtzionamenduak sortzen dituzten jokabide arauek osatzen dute.
  • c) Curriculum Absentea: Landu gabe uzten diren edukiak eta esperientziak.

Curriculumari buruzko kontzeptuak paradigma bakoitzaren arabera

  • Paradigma Positibista: Irakaskuntza programatu, burutu eta ebaluatu behar den jarduera teknikoa denez, curriculuma irakaskuntzarako plan zehatz-zehatza bihurtzen da.

  • Paradigma Interpretatzailea: Irakaskuntzaren bitartez kultura berreraikitzea bilatzen denez, curriculuma, hausnarketan eta praktikan oinarritzen den praxia da, eta prozesu ikertzailean eraikitzen da.

  • Paradigma Kritikoa: Irakaskuntza jarduera kritikoa da, non gizartearen analisia egiten den komunitatearen eraldaketa bilatzeko asmoz. Beraz, curriculuma gizartean dauden desberdintasun erlazioak mantentzeko eta birsortzeko tresna bat da. Curriculum Ofiziala + Curriculum Ezkutua + Curriculum Absentea = Curriculum Askatzailea

Curriculumaren hiru alderdiak

Curriculum hitzak hiru alderdi hauek hartzen ditu bere adieraren baitan:

  • Plan edo diseinu bat (egiten denaren errepresentazioa - Curriculum Adierazia).
  • Plan horren garapena (nahita egiten dena eta inkontzienteki - Curriculum Ezkutua).
  • Eskaini/landu gabe gelditzen dena (Curriculum Absentea).

LOCE (2002)

Zioak:

  • DBHko abandonu tasa gutxitzea.
  • Eginbeharra, diziplina eta irakasleei behar zaien miresmena ahul daude. Ahalegina eta buruari exijitzeko baloreak goraipatzea.
  • Ebaluazio prozesuak areagotzea (ikasleak, irakasleak, eskolak eta hezkuntza sistema bera).
  • Hezkuntza sistema malgua, gaitasun, premia, interes eta erritmo ezberdinetara egokituta.

Irakasleei zuzendutako politikak.

Irakaskuntza, ikaskuntza lortzeko garatzen den ekintza denez, irakaskuntza era sistematikoago, sakonago eta analitikoago garatzeko eta erabaki malguago eta egokiagoak hartzea ahalbidetzen du.

Didaktika irakasgaia karrera honetako ikasketa planeko gainerako irakasgaiekin loturik dago.

Didaktikaren Etimologia

Didaktika irakaskuntzarekin lotzen da:

Didaktika → Didaktikós → Didasko (hitz grekoak)

(Irakasten duena) (Irakastea)

Didaktikaren Definizioa

Hezkuntza zuzentzen eta gidatzen duen zientzia.

Didaktikaren aztertze-objektua irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesuak dira.

Irakaskuntza nola definitzen dugun arabera, Didaktikaren aztertze-eremua zabaldu edo murriztu egingo da:

  • Irakaskuntza = Transmisioa → Didaktikak ezagutza horien hautaketa, antolaketa eta erakusteko era desberdinak aztertuko ditu.
  • Ikaskuntza = Esperientziaren ondorioz, izaki bizidun batek egiten duen portaera aldaketa iraunkorraren prozesua.

    Didaktikaren lehentasuna: irakaskuntza/ikaskuntza prozesu planifikatuaren arteko harremanaren gestioa.

  • Irakaskuntza = Komunikazioan eta elkartrukean oinarritzen den prozesua → Didaktikak prozesuok aztertuko ditu.

Entradas relacionadas: