Dafnis eta Kloe eta Hesiodoren 'Lanak eta Egunak'

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

Dafnis eta Kloe: Eleberri Klasikoaren Eboluzioa

Mendeetan zehar, Dafnis eta Kloe eleberri lizuntzat hartu izan zen, garaiko balore tradizional zurrunek ez baitzuten onartzen sexualitatea hain modu irekian tratatzea. Nolanahi ere, XVI. mendetik aurrera oso liburu ospetsu bilakatu zen, eta artean eragin itzela izan zuen. Adibidez, François-Louis Français artistaren “Paysage avec Daphnis et Chloé” margolana edota Jean-Pierre Cortoten “Daphnis et Chloé” eskultura aipa daitezke.

Hesiodo: “Lanak eta Egunak”

Hesiodo (k.a. VIII - k.a. VII. mendeen artean) poeta heleniar zaharrenetarikoa da. Nekazari izateaz gain, rapsodetan aritu zen poemak epikoak herriz herri kantatuz. Bere obra ezagunenak Teogonia (unibertsoa eta jainkoen genealogia) eta Lanak eta egunak dira.

“Lanak eta Egunak” Obraren Sorrera

Lan honen abiapuntua Hesiodo eta Persesen arteko haserrea dugu; azken honek aitaren ondasun guztiak bereganatu baitzituen. Egoera gogor horrek Lanak eta egunak idaztera bultzatu zuen, non lana eta justizia giza bizitzarako oinarrizkotzat aldarrikatu zituen.

Obraren Egitura eta Edukia

Lanak eta Egunak tradizio epikoarekin erabat hausten du, besteak beste, kontatutako egi orokor guztiak bere egoera pertsonaletik abiatzen baitira. Obra 800 bertso inguruz osatutako poema didaktikoa da, hexametroetan idatzia eta tematikoki egituratua:

  • Hitzaurrea: Musei zuzentzen zaio, baita bere anaiari ere, eta haien arteko liskarra alde batera uztea proposatzen dio.
  • Justiziaren Planteamendua: Hainbat mitoren bidez justiziaren auzia planteatzen da, eta Zeus agertzen da justiziaren kudeatzaile gisa.
  • Aholkuak eta Nekazaritza: Lana topikoaren ildotik, aholkuak eta nekazariaren egutegiak txertatzen dira.
  • Zortea: Ekintza jakinak egiteko zorte ona eta txarra dakarten hilabeteko egunak azaltzen dira.

Poesia Didaktikoaren Funtzioa

Olerkia, bi egi orokorren inguruan bilbatzen da: lana eta justizia.

  1. Lana: Gizakiaren patu unibertsala da, baita on guztiaren jatorria ere.
  2. Justizia: Zeusen justizia gehiegikeria eta berdintasun ezaren aurka borrokatzeko bidea da.

Hesiodoren esanetan, bi elementu hauek gizadiaren miseria eta balio-degradazioari aurre egiteko bitartekoak izango dira. Generoari dagokionez, Hesiodoren Lanak eta egunak poesia didaktikoan kokatzen da. Genero honen funtzioa irakaskuntza da; ezagutza erakusketa luzea, bertsoa formula erosoago eta mnemoteknikoago gisa erabiltzen duena.

Entradas relacionadas: